Botere betearazle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
14. lerroa:
# Botere betearazle jakin bat sendoa izango da boterean halako egonkortasunez jarduten duenean eta erabakiak hartzeko eta betearazteko gaitasuna duenean. Halaxe gertatzen da betearazleak [[alderdi politiko|alderdiaren]] laguntza eraginkorra duenean edo konstituzioaren xedapen bereziek betearazlearen egonkortasuna eta independentzia bermatzen dutenean.
 
# Botere betearazleak ahulak dira alderdi asko daudenean edo barne-diziplinarik ez dagoenean, izan ere, faktore horiek oztopo dira betearazlea ganbaretan gehiengo diziplinatu batean berma dadin; egoera hau sarri gertatzen da alderdi askotariko kabinete-sistemetan, halakoetan zailak izaten baitira gobernu koalizioak. Honenbestez, alderdi askok edo alderdi ahulek osaturiko botere betearazleak ahulak izan ohi dira, eta botere betearazle sendoak alderdi bitasunean edo diziplina handiko alderdien sisteman oinarritu ohi dira. KAIXOOOOOOOOOOO
 
Bestalde, erabakiak hartzeko prozesuaren arabera, botere betearazlea kolore-bakarra edo askotarikoa izan daiteke, pertsonala edo kolegiatua, askea edo mugatua. Botere betearazlea muturreko egoera bien arteko segida batean kokatu ohi da, izan ere, nola erregimen autokratikoek berezko duten betearazle «kolore-bakarra-pertsonalaskea» hala idealismo demokratikoak berezko duen gobernu «askotarikoa-kolegiatu-mugatua» ez dira demokrazia liberalen praktikan gauzatzen. Gure garaiko sistema politiko guztietako botere betearazleek aurkezten dute sei kategoria horietatik adierazleren bat.