Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Zumetaren jaiotze urtea
t lotura bat egin
13. lerroa:
1958an, Espainiako urrezko domina lortu zuen Madrilen, Pintura Joven lehiaketan. Baina, garai haietan, Espainian zen giroak etorkizun estua eskaini ziezaiokeen hemeretzi urteko gazte bati, eta are estuagoa pintura landu nahi zuenari. Lehenbailehen [[soldadutza]] egin zuen (boluntario); eta, erbestera joatea erabakirik, 1959aren azkenaldean Parisa aldatu zen, beraz, [[Ascensio Martiarena]]rekin ikasten ibili eta gero.
 
[[Paris]]en, [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin bizi izan zen garaian, Ameriketako [[abstrakzio]]a eta Europako [[abangoardia (argipena)|abangoardiako]] joerak ezagutu zituen. Parisen ezagutu zituen hurbilagotik [[Mantegna]], [[Rembrandt]] eta beste zenbait klasikoren obrak, eta aldiz eta estiloz bere nahietatik hurbilagoko iruditu zitzaizkion [[Paul Cézanne|Cézanne]] batenak edo [[Paul Klee]], [[Pablo Picasso|Picasso]], [[Tàpies]] eta abarrenak eta –[[Cobra mugimendu]]ko edo ez– Van Velde, Gorky, Pollock, Jorn, Appel, eta gainerako [[espresionistaEspresionismo|espresionistenak]] eta, oro har, abangoardisten aitzindarienak ere.
 
[[1960]]an itzuli eta [[Hondarribia]]n jarri zen lanean, [[Remigio Mendiburu]]rekin; garai hartan [[espresionismo]]a landu zuen, kolore puruak erabiliz. 1960an lehen talde-erakusketa eta [[1961]]ean lehen bakarkakoa egin zituen; geroztik erakusketa askotan parte hartu du.