Ozono geruza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Reverted to revision 4943161 by Tropicalkitty (talk). (TW)
1. lerroa:
[[Fitxategi:Couches de l'atmosphere.png|right|thumb|250px|Ozono geruza [[Lurraren atmosfera]]n.]]
ntsitu eta erreakziona dezake.
'''Ozono geruza''' edo '''ozonosfera''' [[Lurraren atmosfera]]ko gas geruza da, [[ozono]] (O<sub>3</sub>) kontzentrazio handikoa. Geruza honek [[eguzkia]]ren frekuentzia handiko [[ultramore|argi ultramorearen]] %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau [[estratosfera]]n dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen.
 
Geruzaren aurkikuntza [[Charles Fabry]] zientzialariak egin zuen [[1913]]an, interferometro optikoari esker.
 
== Ozonoaren sorkuntza ==
 
[[Energia]] kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.
 
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta [[estratosfera]]ko garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
 
Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
 
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.
 
=== Erradiazio ultramoreak ===
 
Eguzkitik Lurrera datozen uhin [[ultramore]]ek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko [[minbizi]]aren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, [[bizitza (argipena)|bizitza]] ezinezkoa izango litzateke gure planetan.
 
Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:
 
* UV-A uhin luzera handikoa
* UV-B uhin luzera ertainekoa
* UV-C uhin luzera gutxikoa
 
UV-C erradiazioa biosfera bizitzarako hilgarriena da.
 
Lurraren gainazalera, eguzkiak emititutako erradiazio ultramoreen kantitate mugatu bat besterik ez da iristen. Hau gertatzen da O<sub>2</sub> eta O<sub>3</sub> molekulak erradiazio ultramore hori absorbatzen dutelako ozonosfera deritzon geruza batean ziklo erreaktiboari esker.
 
Eguzki erradiazioak 120-180 nm-tako (UV) uhin luzerarekin O<sub>3</sub> eratzen du:
:O<sub>2</sub> ↔ O + O
:O + O<sub>2</sub> ↔ O<sub>3</sub>
 
Eguzki erradiazioak 220-280 nm-tako (UV) uhin luzerarekin O<sub>3</sub> apurtzen du:
:O<sub>3</sub> ↔ O<sub>2</sub> + O
:O<sub>3</sub> + O ↔ 2O<sub>2</sub>
 
Honela, eguzki erradiazioa (UV) absorbatzen ari den oreka bat lortzen da. Oreka hau apurtu egin daiteke.
 
== Ozono zuloa ==
[[Fitxategi:Ozone_over_southern_hemisphere_Sep11_1957-2001.gif||right|thumb|300px|Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)]]
 
Ozonoa oso gas ahula da eta kloroarekin edo giza ekintzen ondorioz atmosferara isuritako beste substantziekin erreakzionatzean hondatu egiten da. Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio, 1970eko hamarkadaren azkenaldeaz geroztik, [[Antartika]]ren parean (2011n, [[Artikoa]]n ere bai).<ref>Gloria L. Manney, Michelle L. Santee, Markus Rex, Nathaniel J. Livesey, Michael C. Pitts, Pepijn Veefkind, Eric R. Nash, Ingo Wohltmann, Ralph Lehmann, Lucien Froidevaux, Lamont R. Poole, Mark R. Schoeberl, David P. Haffner, Jonathan Davies, Valery Dorokhov, Hartwig Gernandt, Bryan Johnson, Rigel Kivi, Esko Kyrö, Niels Larsen, Pieternel F. Levelt, Alexander Makshtas, C. Thomas McElroy, Hideaki Nakajima, Maria Concepción Parrondo, eta beste: [http://www.nature.com/nature/journal/vaop/ncurrent/full/nature10556.html «Unprecedented Arctic ozone loss in 2011»], ''Nature'', 2011-10-02.</ref> Badirudi ozono geruza horren galera [[hegazkin]] supersonikoek eta [[Klorofluorokarbono|CFC]] izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantziak. Hona hemen ozonoesferan gertatzen diren adibide batzuk:
 
Hegazkin supersonikoen emisioagatik (NO kantitate handiak isurtzen dituzte):
:NO + O<sub>3</sub> ↔ NO<sub>2</sub> + O<sub>2</sub>
:NO<sub>2</sub> + O ↔ NO + O<sub>2</sub>
 
Atmosfera ihes egiten duten klorofluorokarbonatoak (CFC), batez ere klorofluorometanoak. Kloro-atomoak ozono-molekula batekin erreakzionatu eta suntsitu egiten du, baina erreakzioa gertatu ondoren kloro-atomoak aske dirau. Beste ozono-molekulekin erreakzionatzen jarraitzen du, eta horiek guztiak suntsitzen ditu. Prozesu hori kloroa beste elementu batekin konbinatzen denean gelditzen da. Kloro-atomo baten batez besteko bizitza bi urte ingurukoa da estratosferan:
 
:CFCl<sub>3</sub> ↔ CFCl<sub>2</sub> + Cl
:Cl + O<sub>3</sub> ↔ ClO + O<sub>2</sub>
:ClO + O ↔ Cl + O<sub>2</sub>
 
Kutsadura naturalaren iturri bat sumendiak dira; izan ere, sumendiek hidrogeno kloruroa jaurtitzen dute atmosferara, baina kloroa azido klorhidiko bilakatzen da, eta azken hori uretan disolbagarria da. Baina gizakiak erabiltzen dituen halokarbonoak, CFCak, karbono tetrakloruroa (CCl4) eta metil kloroformoa (CH3-CCl3), ez dira uretan disolbagarriak, eta, beraz ez dira lurrera jausten euri, izotz edota elurrarekin. Ondorioz, estratosferara iristen dira haizeak lagundurik. Hori kontuan hartuta, argi dago ozonoa suntsitzen duen kloro estratosferikoa gizakiak sortutakoa dela.
 
Zuloa murrizteko asmoarekin [[Montrealgo Protokoloa]] sinatu zuten hainbat herrialdek [[1987]]an.
 
=== Klorofluorokarbonoak ===
{{sakontzeko|Klorofluorokarbono}}
 
Ozonoaren galeraren arrazoia produktu kimiko sintetiko multzoak dira, CFC ezaguna. [[1920ko hamarkada]]n lehen aldiz sintetizatuak izan ziren, [[fluor]], [[karbono]] eta [[kloro]] atomoen bidez, inerteak dira, ez dira pozoitsuak, ekonomikoak eta fabrikatzeko errazak, [[tenperatura]] txikietan gasifikatzeko kapazitatearekin. Produktu hauek hozte sistemetan erabiliak dira, izozkailu, aire girotua...
 
Klorofluorokarbonoek ozonoaren kontra erreakzionatzen dute, hasieran erradiazio ultramorea CFC molekulatik klorozko atomo bat askatuko du. Klorozko atomoak ozonozko molekula batekin erreakzionatuko du, kloro atomo bakar batek ehun mila ozono molekula suntsitu eta erreakziona dezake.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== AITORIkus, OGIZA NAIZgainera ==
* [[Ozono troposferiko]]
* [[Berotze globala]]