Ozono geruza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Couches de l'atmosphere.png|right|thumb|250px|Ozono geruza [[Lurraren atmosfera]]n.]]
'''Ozono geruza''' edo '''ozonosfera''' [[Lurraren atmosfera]]ko gas geruza da, [[ozono]] (O<sub>3</sub>) kontzentrazio handikoa. Geruza honek [[eguzkia]]ren frekuentzia handiko [[ultramore|argi ultramorearen]] %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau [[estratosfera]]n dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen.
 
Geruzaren aurkikuntza [[Charles Fabry]] zientzialariak egin zuen [[1913]]an, interferometro optikoari esker.
 
== Ozonoaren sorkuntza ==
 
[[Energia]] kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.
 
Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta [[estratosfera]]ko garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.
 
Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.
 
Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.
 
=== Erradiazio ultramoreak ===
 
Eguzkitik Lurrera datozen uhin [[ultramore]]ek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko [[minbizi]]aren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, [[bizitza (argipena)|bizitza]] ezinezkoa izango litzateke gure planetan.
 
Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:
 
* UV-A uhin luzera handikoa
* UV-B uhin luzera ertainekoa
* UV-C uhin luzera gutxikoa
 
UV-C erradiazioa biosfera bizitzarako hilgarriena da.
 
Lurraren gainazalera, eguzkiak emititutako erradiazio ultramoreen kantitate mugatu bat besterik ez da iristen. Hau gertatzen da O<sub>2</sub> eta O<sub>3</sub> molekulak erradiazio ultramore hori absorbatzen dutelako ozonosfera deritzon geruza batean ziklo erreaktiboari esker.
 
Eguzki erradiazioak 120-180 nm-tako (UV) uhin luzerarekin O<sub>3</sub> eratzen du:
:O<sub>2</sub> ↔ O + O
:O + O<sub>2</sub> ↔ O<sub>3</sub>
 
Eguzki erradiazioak 220-280 nm-tako (UV) uhin luzerarekin O<sub>3</sub> apurtzen du:
:O<sub>3</sub> ↔ O<sub>2</sub> + O
:O<sub>3</sub> + O ↔ 2O<sub>2</sub>
 
Honela, eguzki erradiazioa (UV) absorbatzen ari den oreka bat lortzen da. Oreka hau apurtu egin daiteke.
 
== PELOCHITOS irianna ==
[[Fitxategi:Ozone_over_southern_hemisphere_Sep11_1957-2001.gif||right|thumb|300px|Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)]]