Panel fotovoltaiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Korronte-sorkuntza plaka konbentzional batean: +lotura: tentsio (elektrizitatea)
21. lerroa:
Aurreko atalean ikusi den bezala, modulu fotovoltaikoak [[efektu fotoelektriko]]az baliatzen dira. Zelula fotovoltaiko bakoitza gutxienez siliziozko bi xafla finez egituratuta dago: silizioa baino elektroi-balentzia txikiagoa duten elementuz osatutako dopada bata, P izendatua, eta silizioak baino elektroi kantitate handiagoa duten elementuekin bestea, N deiturikoa.
 
Iturri argitsutik datozen eta energia egokia duten [[Fotoi|fotoiek]], P geruzaren gainazalean eragiten dute eta materialarekin [[elkar eragin|elkar eragitean]] silizio atomoak askatzen dituzte. Azken hauek, mugitzen ari direnean, erdieroalearen geruza zeharkatzen dute, itzultzeko aukerarik gabe. N geruzak P-rekiko [[potentzial-diferentzia]] bat jasotzen du. Eroale elektrikoak bi geruza hauei konektatuz gero, energia kontsumitzen duen gailu edo elementu elektrikoei batzen zaie (karga deiturikoa), korronte elektriko jarraitua sortuz.
 
Panel mota hauek [[korronte zuzen|korronte jarraituko]] elektrizitatea sortzen dute, eta eguzkiarekiko orientazioa eta horizontalarekiko inklinazioak beraien eraginkortasuna baldintzatzeaz gain, mantentze lanetan aurrezteko asmoz, orientazio eta inklinazio finkoa daukaten instalazioak eraikitzen dira. [[Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea|ISO]] arauen erabilera egokia aplikatuz inklinazioa eta orientazioa hegoaldera begira finkatzen dira, behar den [[koordenatu geografiko sistema|latitudearen]] arabera eta ahalik eta optimizazio handiena lortzeko.