Imre Nagy: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Imre Nagy, Budapest statue.jpg|thumb|alt=|Imre Nagyren estatua, Budapesten]]
'''Imre Nagy''' ([[Kaposvár]], [[1896]]ko [[ekainaren 7]]a - [[Budapest]], [[1958]]ko [[ekainaren 16]]a) [[Hungaria]]ko politikaria izan zen. Jatorriz nekazaria zen, kalbinista, lurjabe handien eta katolikoen aurkakoa. [[Béla Kun]]en gobernu iraultzailean parte hartu izanagatik preso egon zen, 1927tik 1930era. Ondoren 14 urte (1930-1944) eman zituen Sobietar Batasunean. [[Hungariako Alderdi Komunista|Alderdi komunistan]] sartu eta nekazaritzako aholkularia izan zen. [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatzean Hungariara itzuli zen eta 1944an eta 1945ean nekazaritzako ministroa izan zen. Bitarte horretan egin zen nekazaritzako erreforma. Hurrengo urtean Barne Arazoetako ministroa izan zen. Lurjabe txikiei zeukatena uztearen alde agertu zen 1946an, erabateko kolektibizazioaren aurka 1947an, eta [[László Rajk|Rajk]] gobernutik botatzearen kontra 1948an. Aginpidetik kanpora eta alderdian baztertua egon ondoren, 1953an, [[Georgi Malenkov|Malenkovek]] hala eskatuta, berriz ere Lehen Ministro egin zuten. Malenkov Sobietar Batasuneko gobernutik kendu zutenean, inolako kargurik gabe utzi zuten [[Mátyás Rákosi|Rakosik]] eta [[Ernő Gerő|Gerök]] (1956). 1956an bertan, [[1956ko Hungariako Iraultza|Budapesteko matxinadaren]] ondoren, gobernuko buru egin zuten berriro, baina Sobietar Batasuneko gudarosteak sartu ziren Hungarian eta atzerrira alde egin zuen, aurrena [[Jugoslavia]]ra eta gero [[Errumania]]ra. Handik ekarri, epaitu eta hil zuten 1958an.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}