Donostia Kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
27. lerroa:
'''Donostia Kultura''' -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.
== Historia ==
DONOSTIADonostia KULTURAKultura 1990ean sortu zen Donostiako Udaleko Erakunde Autonomo moduan (Kultur Udal Patronatua). Erakunde horrek bildu zituen kultur zerbitzu guztiak, ordura arte, hiru patronaturen artean baitzeuden banatuak, alegia, San Telmo, Motako Gaztelua eta Urgull Mendikoa bata, Liburutegi eta Kultur Etxeetakoa bestea eta Antzerki eta Jaialdietakoa hirugarrena. 2007an Enpresa Erakunde Publiko bihurtu da.
Donostia Kulturako zuzendariak hauek izan dira:
 
Miguel Sagües, Jose Antonio Arbelaiz (1991-1995), Antton Azpitarte (1995-2011), Amaia Almirall (2011-2015)
 
== Zerbitzu eta Jarduerak ==
Herritar orori kultura eskuratzeko aukera eskaini eta kultura hirian barrena hedatzeko xedez, Donostia Kulturak 18 zentro kudeatzen ditu, [[San Telmo Museoa]] eta [[Victoria Eugenia Antzokia]] bezalako eraikin ezagunetatik hasi eta herritarrengandik gertu dauden eta askotan beren auzoetatik haratago doazen zentro eta liburutegien sareraino.