Donostia Kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
| data3 =
| label4 = Sorrera
| data4 = [[19??1990]]
| label5 = Egoitza nagusia
| data5 = Konstituzio plaza, 1<
27. lerroa:
'''Donostia Kultura''' -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.
== Historia ==
DONOSTIA KULTURA 1990ean sortu zen Donostiako Udaleko Erakunde Autonomo moduan (Kultur Udal Patronatua). Erakunde horrek bildu zituen kultur zerbitzu guztiak, ordura arte, hiru patronaturen artean baitzeuden banatuak, alegia, San Telmo, Motako Gaztelua eta Urgull Mendikoa bata, Liburutegi eta Kultur Etxeetakoa bestea eta Antzerki eta Jaialdietakoa hirugarrena. 2007an Enpresa Erakunde Publiko bihurtu da.
Donostia Kulturako zuzendariak hauek izan dira:
 
Miguel Sagües, Jose Antonio Arbelaiz (1991-1995), Antton Azpitarte (1995-2011), Amaia Almirall (2011-2015)
== Zerbitzu eta Jarduerak ==
Herritar orori kultura eskuratzeko aukera eskaini eta kultura hirian barrena hedatzeko xedez, Donostia Kulturak 18 zentro kudeatzen ditu, [[San Telmo Museoa]] eta [[Victoria Eugenia Antzokia]] bezalako eraikin ezagunetatik hasi eta herritarrengandik gertu dauden eta askotan beren auzoetatik haratago doazen zentro eta liburutegien sareraino.
Hona hemen, labur-labur, eskaintzen dituen zerbitzu eta jarduerak:
 
'''Antzerkia eta dantza.''' Arte Eszenikoen unitateak antzerkia eta dantza ikuskizunen programazio zabala eskaintzen du. Horretarako, lau espazio eszeniko kudeatzen ditu (Victoria Eugenia Antzokia, Principal Antzokia, Gazteszena Aretoa eta Imanol Larzabal aretoa) eta, noizean behin, beste espazio batzuk ere erabiltzen ditu. Unitate honek zuzentzen du, halaber, Donostiako Antzerki Jaialdia.
 
'''Musika.''' Jazzaldia kudeatzeaz gain, unitate hau hiriko musika garaikideaz arduratzen da, Victoria Eugenia, Gazteszena eta Donostia Kulturako gainontzerako ekipamenduetako programazioaz ere arduratzen da. Kursaal Fundazioaren bitartez, berriz, auditorioan ere programatzen du. Azkenik, kontzertu erraldoiak edota hirian dauden musika ekitaldi handiak ere antolatzen ditu.
 
'''Zinema eta bideoa.''' Unitate honek DONOSTIA KULTURAko eduki zinematografikoak programatzen ditu. Gainera, bestelako erakundeekin lankidetzan, hainbat zinema-ziklo eta jaialdi antolatzen ditu. Eskaintzen duen programazioaren barnean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Nosferatu Zikloa, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema, bai eta berriagoak diren Zinea eta Giza Eskubideen Jaialdia eta Surfilm Festibal delakoa ere.
 
'''Jaiak.''' Unitate honek hainbat kirol, kultur, arte eta jolas-ekitaldi antolatzen ditu, gehien bat kalean. Nabarmenenak gure hiriko jai ofizialak dira (Aste Nagusia, Danborradak, Euskal Jaiak, Kontxako Bandera eta abar). Horiekin batera, auzoetako festak, etxe erregionalak eta kaleko beste ekitaldiak ere antolatzen ditu. Azkenik, Donostiak beste hiriekin egindako senidetzeen inguruko ekitaldiak eta “Urrezko Danborra” ere gestionatzen ditu.
 
'''Kultur Ekintza Zerbitzua.''' Bederatzi kultur zentro ditu hirian barreiatuak eta, horien bitartez, kultur zerbitzu deszentralizatua eskaintzen du. Zentro horietako batzuk diziplina zehatz batean daude espezializatuak. Zerbitzu honek hiriko bestelako erakundeekin ere lan egiten du, hainbat jarduera antolatzeko.
 
'''Liburutegi Zerbitzua.''' Biblioteka-sarea osatzen duten hamaika biblioteken bitartez, informazio-, kontsulta-, mailegutza- nahiz Internet-zerbitzua eskaintzen du, nola haurrentzat nola helduentzat. Zerbitzu horiez gain, irakurketa sustatzeko hainbat jarduera antolatzen dira.
 
'''San Telmo Museoa.''' XVI. mendean eraikitako komentu zaharrean kokatua, inbentariatutako 15.000 objektu baino gehiago dituzte euren Arkeologia, Arte Eder, Etnografia eta Historiako bildumetan. Ondarea mantendu, zaharberritu, inbentariatu, aztertu eta zabaltzeaz gain, behin-behineko erakusketak antolatzen ditu aldiro. Museoa zaharberritze- eta zabaltze-prozesuan dago une hauetan.
 
DONOSTIA KULTURAk 220 langile baino gehiago ditu. Jarduera eta zerbitzu guztiak ongi garatzeko, honako hiru unitate zentral hauek ditu: Zerbitzu Orokorrak, Erakundeko administrazio-gaietaz arduratzeko, Komunikazio eta Irudi Unitatea, programazioa eta DONOSTIA KULTURAren irudia zabaltzeko, bazkideak kudeatzeko eta abar. Ekoizpena, azkenik, programazio osoari euskarri tekniko, logistiko eta antolaketari dagokionaz arduratzen da.
 
== Lantaldeak ==
Donostia Kulturaren zeregin nagusia kultura-jarduerak eta jaialdiak antolatzea, kalitatezko programazioa lortzea eta kultura-zerbitzu zabala eskaintzea denez, erakundean diharduten lantaldeen arteko sinergiak batu eta sustatzen ditu. Guztira 220 lagun inguru dabiltza lanean arlo desberdinetan, hala nola, Antzerkia eta Dantza, Kultur Etxeak, Artea eta Erakusketak, Ikus-entzunezkoa, Festak, Musika, Liburutegi Zerbitzua eta Literatura... Gainera, Kudeaketaz eta Giza Baliabideez gain, erakundearen Komunikazio eta Irudiaz arduratzen diren zeharkako bi unitate daude.
== Arduradunak ==
Nerea Txapartegi. Udal Gobernuko Euskara eta Kultura arduraduna
48 ⟶ 69 lerroa:
Administrazio Kontseiluko ordezkariak:Juan Carlos Izagirre, Nerea Txapartegi, Naiara Sampedro, Patxi Olabarria ([[Bildu]]); Marisol Garmendia, Ernesto Gasco ([[PSE-EE]]); José Luis Arrúe, Iñigo Arcauz ([[PP]]); Miren Azkarate, Eneko Goia([[EAJ]]).
 
== Ekipamenduak ==
 
Herritar orori kultura eskuratzeko aukera eskaini eta kultura hirian barrena hedatzeko xedez, Donostia Kulturak 18 zentro kudeatzen ditu, [[San Telmo Museoa]] eta [[Victoria Eugenia Antzokia]] bezalako eraikin ezagunetatik hasi eta herritarrengandik gertu dauden eta askotan beren auzoetatik haratago doazen zentro eta liburutegien sareraino.
 
== Kanpo loturak ==
59 ⟶ 77 lerroa:
== Erreferentzia ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
http://www.victoriaeugenia.com/teatros_donostia/donostia_kultura.php
 
http://www.donostiakultura.com/index.php?option=com_flexicontent&view=items&cid=94&id=934&Itemid=90&lang=eu
 
{{zirriborroa}}