Lagran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
60. lerroa:
 
== Ondasun nabarmenak ==
===Lagran===
[[Fitxategi:Lagrango hirigune historikoaren oinplanoa.jpg|thumb|right|290px|Lagrango hirigune historikoaren oinplanoa.]]
[[Fitxategi:Lagrango frontoia.jpg|thumb|right|290px|Lagrango frontoia.]]
 
* Lagrango hirigune historikoa, [[Kultura ondasun|Kultura Ondasun]] gisa Monumentu Multzo izendatua<ref>[http://www.avpd.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=19951213&a=199505231 Lagrango hirigune historikoaren izendapena EHAAn]</ref>. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, ''Portal de Cristo'' izeneko atean batez ere. Erdialdean, berriz, Andra Maria Jaiokundearen '''Parrokia''' eliza platereskoa (''Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad'') dugu, [[XVI. mendea|XVI. mendekoa]]. Hegoaldean '''Viana'''tarren jauregi [[barrokoa]] dago.
 
Lagran herriko etxeen lur-zatiketa [[gotiko (argipena)|gotikoko]] azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoei jarraiki, izan ere, oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara emana. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kalean da. Baina hori ez da kasu guzti-guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira [[etxe]] batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaletara ematen ez dutenak.
76 ⟶ 78 lerroa:
Bigarrena, 16 zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean [[erlaitz]] bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.
 
===Pipaon===
* [[Pipaon]]en, ''Usatxi'' Museo Etnografikoa dago, herriko [[XIX. mendea|XIX. mende]] bukaerako eta [[XX. mendea|XX. mende]] hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
 
==Jaiak eta ospakizunak==
===Lagran===
* [[Abuztuaren 24]]an ospatzen dira jaiak, San Bartolomeren omenez.
* '''Zaldiaren Eguna''': Irailaren bigarren igandean antolatzen dute, Arluzea, Markiz, Okina eta Done Bikendi Harana herriekin txandaka.
 
===Pipaon ===
* [[Irailaren 14]]an ospatzen dira jaiak Gurutzearen omenez, baita Villaverden ere.
Jardunaldi etnografikoa (Pipaon)
* '''Jardunaldi etnografikoa''': Abuztuaren azken larunbatean bizilagunek XX. mende hasierako bizimodua eta ohiturak erakusten dituzte. Garai horretako jantziak jarri, uzta moztu eta jo, harraskan arropa garbitu, ikatza egiteko ikaztegiak, ogia eta hestebeteak egin, kalamuzko zapatilak egin, koltxoiaren artilea hagaz jo eta abar.
* '''Egunsentiko kantuak''': Urte berri egunean, Erregeen egunean, San Isidrorenean, Andre Mariaren Sortzez Garbiarenean eta Eguberri-egunean antolatzen dituzte batez ere.
 
== Lagrandar ezagunak ==