Alfontso I.a Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
83. lerroa:
[[Errekonkista]]n [[1110]]ean baino ez zuen hartu parte izan- [[Valtierra]]n Al Mustainen erasoa geldituz- Alfontsok [[Zaragoza]] konkistatzeari ekion zionean. Helburu berria eusteko asmotan, [[Gurutzadak|Gurutzadetatik]] etorri berria zen [[Gaston IV.a Biarnokoa]] elkarrizketatu eta [[Pirinioak|Pirinioez]] haraindiko aliantza finkatu zuten. Lehendabizikoz, [[1117]]an, [[Nafarroako Erribera|Erribera]] konkistatzeari lotu eta musulmanek duela gutxi okupatutako [[Fitero]], [[Corella]], [[Murchante]], [[Cascante]], [[Monteagudo]] eta [[Cintruénigo]] berreskuratu zituen. Inguruko [[mendi]]ek [[partzuergo (argipena)|partzuergo]] bilakatu zituen.
[[Fitxategi:Estatua de Alfonso I de Aragón.jpg|thumbnail|200px|[[Zaragoza]]n dagoen Alfontso I.aren estatua bat.]]
Historialarientzat zaila da kronologia zehatza ezartzea, baina [[Nafarroako Erribera|Erribera]] berreskuratze ari zela edo kanpaina hasi baino lehen, hau da [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran, Alfontsok [[Bearno]]ra jo zuen [[Gaston IV.a Biarnokoa|Gaston IV.arekin]] zituen harremanak sendotzeko. Gaston [[Lur Santua]]n [[gurutzadak|Gurutzadetan]] izandako [[okzitania]]r gudari beteranoa izan zen, bere ohitura militar eta erlijiosoak Alfontsoren parekoak ziren eta bere [[Bearnoko bizkonderria|bizkonderria]] ere honen erresumaren parean zegoen. Gainera, hiriak setiatzean eskarmentua zuen ([[1099]]an [[Raimundo IV.a Tolosakoa]]ren zuzendaritzapean [[Jerusalem|Jerusalen]] konkistatu zuen<ref>{{erreferentzia|izena= Steven |abizena= Runciman, ''"|izenburua= A History of the Crusades, vol.|liburukia= 1: The First Crusade and the Foundation of the Kingdom of Jerusalem"''.|lekua= [[Cambridge]], [[|urtea=1951]]}}</ref>), justu Alfontsoren ahultasunaren bat zena. Bere harremanak nola hasi ziren ezezaguna bada ere, laster lagun min bilakatu ziren. Litekeena da [[1117]] baino lehenagoko aliantza izatea, izan ere [[Bearnoko bizkonde-bizkondesen zerrenda|Bearnoko bizkondea]] [[Barbastro]]ko gobernadorea zen [[1113]]an. Edonola ere, [[1117]] edo [[1118]]ko hasieran Bearnon egindako kontzilio batean bere aliantza sinatu zuten.
 
Gastonen eragina edo [[Aita santu|Aita Santuak]] [[gurutzadak|Gurutzaden]] [[bulda]] eman zuelako [[okzitania]]r noble askok [[Zaragoza]]ko kanpainian parte hartu zuten. Hala ere, orduko [[Okzitania]]n oraindik [[778]]an [[Karlomagno|Carolus Handia]] jasandako porrota gogorazten zuten, "[[Errolanen kantua]]" ezaguna baitzen oso. [[Kalisto II.a]]k [[1118|urte horren]] bukaeran emandako buldak [[Tolosa Okzitania|Tolosan]] adostutakoa berretsi zuen.
 
[[Zaragoza]] ([[arabiera]]z, ''Saraqusta'' edo ''Madînat Al-baida'', [[euskara]]z "hiri zuria") [[al Andalus|al-Andaluseko]] [[hiri]] nagusienetariko bat eta orduko [[taifa]] nagusienetariko baten [[Hiriburu (politika)|hiriburua]] zen. Bere lurraldeak [[Tutera]]tik [[Tortosa]]raino hedatzen ziren, barnean [[Tutera]], [[Huesca]], [[Lleida]], [[Tarragona]] eta [[Calatayud]] hiriak izanik, eta [[Valentzia]] eta [[Dénia|Deniaren]] basailutza zuen<ref>{{erreferentzia|abizena= Cervera Fras, |izena= M ª José, ''"|izenburua= El reino de Saraqusta"'', [[|lekua=Zaragoza]]: |argitaletxea=CAI, [[|urtea= 1999]].| ISBN= 84-88305-93-1}}</ref>. Bere harresiek [[Aragoiko Erresuma|Aragoiko erresumaren]] zabalpen urria eragin zuten, [[Gaztelako Erresuma|Gaztela]] eta [[Leongo Erresuma|Leongo erresumak]] zituzten jendez hustutako eremu zabalen aurka. [[XII. mendea|XII. mendeko]] hasieran [[Banu Hud]] leinuak gobernatzen zuen. [[Valtierrako gudua]]n menderatuak izan ondoren [[Gaztelako Erresuma]]ren babesa bilatzeko [[pariak]] ordaindu behar izan zizkioten Urrakari. Al Mustain hil ondoren [[Abdelmalik ibn Mustain Imad al-DawlaAhmad|Abdelmalik]] bere semeak ordezkatu zuen. Bere egoera politikoa larria zen oso: iparraldean Alfontso eta hegoaldean [[almorabide]]ak zituelako. Gaztelarrei pariak ordaindu eta gero, [[musulman]] integristenek suminduta [[almorabide]]en eskuetan utzi zuten hiria. Erregeak [[Rueda de Jalón]]era ihes egin eta [[Jalón (ibaia)|Jalón ibaiaren]] arroan erresuma txikia sortu zuen. Almorabideekiko bere gorrotoa zela eta, Alfontso aliatu zuen hauen kontra. Almorabideen gobernadoreak bi izan ziren: [[Muhammad ibn al-Hayy]], [[Valentzia]] [[Cid Campeador|El Ciden]] eskuetatik berreskuratu zuena, ([[1110]] - [[1115]]) eta [[Ibn Tifilwit]], [[Avempace|Ibn Bayyah]] filosofo eta bisirrekin arazoak zituena ([[1115]] - [[1117]]). Alfontsoren aurkako aitzinamendu bakarra Juslibol gazteluaren hartzea zen. [[1117]]an [[Ibn Tifilwit]] hil zenean, hiria [[Murtzia]]ko taifako erregearen eskuetan geratu zen<ref>{{erreferentzia|abizena=Viguera Molins, |izena= Maria Jesús,|izenburua= ''"Aragón musulmán"'',|lekua= [[Zaragoza]]:|argitaletxea= Mira editores, [[|urtea=1988]].| ISBN= 84-86778-06-9}}</ref>.
 
[[1118]]ko [[martxo]]an [[Ayerbe]]n, Alfontsok bere armada bildu zuen: [[Gaskoinia|Gaskoniatik]]tik etorritako zaldun eta jaunak, [[Urgellgo konderria|Urgell]] eta, [[Arnal Mir Pallars Jussàkoa]] basailu zuenez<ref name="sobreques">{{erreferentzia|izena= S. |abizena= Sobrequés,|izenburua= ''"Els grans comtes de Barcelona"'',|lekua= [[Bartzelona]]:|argitaletxea= Vicens-Vives, [[|urtea= 1985]]|edizioa= (4. ar.),|orrialdea= 159. orr.}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= José Ángel |abizena= Sesma Muñoz, ''"|izenburua= La Corona de Aragón"'',|lekua= [[Zaragoza]]: |argitaletxea= CAI (|bilduma= Mariano de Pano y Ruata bilduma,|alea= 18), [[|urtea= 2000]]. |ISBN =84-95306-80-8.}}</ref> ziur asko [[Pallarsko konderria|Pallars]] konderrietatik etorritakoak eta nafar-aragoien armada. Hegoalderantz jo, [[Almudévar]], [[Gurrea de Gállego]] eta [[Zuera]] konkistatu eta [[maiatz]]aren bukaeran [[Zaragoza]] setiatu zuten. ezer gutxi dakigu setioari buruz. Historialari batzuen ustetan, Romaredako ubidetik zetorren [[ur]]-horniketa eten zuten. Guztira bederatzi hilabete eman zituzten kristauek hiriak amore eman zezan. [[Negu]]an, agian, aldi baterako atzera egitea egin zuten atari zabalean lo egin zutelako. Azkenekoz [[1118]]ko [[abenduaren 18]]an hartu zuten hiria. Batzuen ustez gobernuaren egoitza eta harresien gotorleku nagusia zen Zuda dorrearen galera gogoangarria izan zen setioan.
 
Alfontsok [[beneditar]]rei pribilejioak eman zizkien [[Aljaferia jauregia]] sortzeko, gero [[Aragoiko errege-erreginen zerrenda|Aragoiko erregeen]] egoitza izango zena. Hiriari ''Totum per totum'' izeneko [[foru]]a eman zion, interes partikularrak babesteko auto-defentsa garatzen zuten polizia sekularra sortzeko eskubidea ematen zuena eta talde erlijiosoen harremanak gobernatzeko [[aljama]]-sistema eratzen zuena.
95. lerroa:
Musulmanek [[Zaragoza]]n geratzeko eskubidea zuten, errebaletan urtebete bizi baziren. [[Meskita]]k zutik mantendu zituzten; konkista baino lehen ordaintzen zituzten beste zergak mantendu zituzten, baita ''[[xaria|sharia]]'' ere. Horrela, Alfontsok artisautza eta merkatariak mantendu nahi zituen, hiriaren despopulatze saihestuz. [[Mudejar]] hauek hiriko artean oso inportanteak izan ziren.
 
Gero, setioan parte hartutako kristauez bete zituen ''medina'' edo alde zaharra. Bertan bizi ziren 20.000 musulman inguruetatik asko geratu ziren. Kristau etorkin berriei esker, hiria zabaldu zen. Alfontsok [[Gaston IV.a Biarnokoa]], bere laguntza eskertzeko, hiriko jaun izendatu zuen<ref>[[{{erreferentzia|egile1-lotura=Pierre Tucoo-Chala]],|izena1= Pierre |abizena1= Tucoo-Chala|izenburua= ''"Quand l'Islam était aux portes des Pyrénées"'', [[|lekua=Biarritz]]: |argitaletxea= J&D Éditions, [[1994]]|urtea= (1994|ISBN= 2-84127-022-X)}}</ref>.
 
=== Ebroko hegoaldearen konkista ===