Narratiba: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa:
'''Narratiba''' [[literatura]]z edo [[ikus-entzunezko komunikazio]]a erabiliz gertaerak kontatzen dituen [[genero artistiko]]a da. Narratiba lan bati '''narrazio''' deritzo. Gertaerak [[erreal]]ak ([[kronika (argipena)|kronika]], esaterako) zein [[fikzio]]zkoak ([[eleberri]]a, esaterako) izan daitezke eta lanaren [[argumentu]]a osatzen dute, gehienetan [[pertsonaia (argipena)|pertsonaia]] batzuk tartean. [[Kontatzaile|Narratzailea]] gertaerak kontatu egiten dituena da eta hirugarren pertsonatik (maiz narratzaile orojakile baten ikuspuntutik, gertaera guztien berri zehatza duena: ''Bere etxera sartu zen. Bertan bizi zen neska ez zen konturatu eta lo jarraitu zuen''.), lehenengo pertsonatik ([[kontatzaile|narratzailea]] bera [[protagonista]] edo pertsonaia denean: ''Bere etxera sartu nintzen''.) nahiz gutxitan gertatzen den bigarren pertsonatik (bigarren pertsona bati zuzenean kontatzen zaionean: ''Lo zinen bitartean, ez zinen konturatu zure etxera sartu zela'').
19 ⟶ 18 lerroa:
:*'''Espazio erreal'''a narraziotik kanpo ere benetan existitzen da.
:*'''Espazio asmatua''' narrazioaren egileak asmatutako tokia da. Errealitatearekin antzekotasun handiak dauzkaten espazioak ager daitezke narratiban eta oso leku fantastikoa eta irrealak ere bai.
:*'''Erreala izan zitekeen espazio asmatua'''. Idazleek batzuetan leku izenak asmatu egiten dituzte baina gero deskribatzen diren lekuak benetakoak izan zitezkeen, errealismo kutsu handia dute. Horrelakoak dira, esate baterako, [[Txomin Agirre]]ren ''Arranondo'' ([[Ondarroa]]tzat hartu dute kritikari batzuek), [[Bernardo Atxaga|Atxaga]]ren ''[[Obabakoak|Obaba]]'' herria edo [[Joseba Sarrionandia|Sarrionandia]]ren ''Kalaportu''.
===Kontatzailea===
24. lerroa:
===Pertsonaiak===
'''[[Fikziozko pertsonaia|Pertsonaia]]k''' narrazioan agertzen diren parte-hartzaileak dira. Fikziozkoak zein errealak izan daitezke.
==Ikus, baita==
* [[Kontatzaile]]a.
* [[Fikziozko pertsonaia]].
{{zirriborro}}
|