Al Gore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
31. lerroa:
== Nobel Saria ==
Horren ondoren, [[berotze globala]]ren inguruan hitzaldiak ematen hasi zen munduan zehar. Hori oinarri hartuta, ''[[Egia deseroso bat]]'' (''An Inconvenient Truth'') izeneko dokumentala plazaratu zen; harekin, [[2007]]an [[dokumental onenaren Oscar Saria|Oscar Saria]] irabazi zuen. Filmean, berotze globalaren arriskuen eta horren eragile nagusien berri ematen da. "Gizakiak eragindako [[klima aldaketa|klima-aldaketaren]] eta horri aurre egiteko beharrezkoak diren neurrien gaineko ezaguera handiagoa hedatzeagatik" Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
 
== Kritikak ==
Zenbait arrazoi direla eta biztanleriaren sektore batek Al Gore kritikatzen du. Alde batetik, aldaketa klimatikoa bere onura pertsonalerako erabili izan duela leporatzen diote, bere aberastasunak 2 milioitik 25 milioi eurora egin baitzuen salto 2008.urtean. Zazpi urtetan 70 milioi irabazi zituen, izan ere, berak emandako hitzaldi bakoitzagatik 100.000 euro inguru bereganatzen zituelako. Horrez gain, bestelako arroziogatik ere auzitan jarri dute. Nahiz eta naturarekin konpromisoa duten enpresen alde egin, horietako enpresa batzuk ezkutuan efizientziaren handitzea besterik ez dute bilatzen, hau da, pribatutasunean eta mozkina ateratzean jartzen dute arreta. Horrek ez du Gorek defendatutako 'politika berdea'rekin zerikusirik. Salaketa gerrantzitsuena elektrizitatearen erabilpena eta efizientziaren handitzea helburua duen enpresa baten alde dirua inbertitu zuenean jaso zuen. Enpresa honek hardware eta softwarerrak sortzean egiten du lan eta produktu hauek ipar amarikako elektrizitate arloko enpresetan arrakasta handia dute.
 
Gainera, kritika gehiago ere jasan izan ditu. Clintonekin batera eta presidente orde kargua izanik, arma kimikoak lantzen zituen Jartumgo (Sudan) enpresa bat erasotu zuen, behar bezalako inbestigazio bat aurretiaz egin gabe. Esandako gertaerak guztiz zalantzan jartzen du Gorek irabazitako [[Bakearen_Nobel_Saria|Bakearen Nobel Saria]].
 
Bestalde, hipokritatzat hartzen dute askok, bere gomendioak ez dituelako guztiz betetzen. Ipar amerikako edozein familiak baino 20 bider energia gehiago erabiltzerren salatua izan da. Klimatizatua den piszina, gas kale-argiak lorategian eta ate elektrikoak izatea ere leporatzen diote.
 
Azkenik, kutsatzaileak diren zenbait mineral metalikodun meatzeren jabea izateagatik ere salatu izan dute.
 
== Ikus, gainera ==