«Deustu»: berrikuspenen arteko aldeak

946 bytes added ,  Duela 5 urte
Deustun dauden serbitzu publikoak azaldu ditut
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(Deustun dauden serbitzu publikoak azaldu ditut)
 
Bigarren hezkuntzako ikastetxeez gain, [[jesusen Konpainia|jesulagunek]] goi mailako ikasketen zentro bat ere sortu nahi zuten. Horrela, [[1881]]eko [[urriaren 26]]an, [[Bilbo]]n industria goraka zihoan une horretan, [[Jesusen Konpainia]]ren buruak Bilbon goi mailako ikasketen zentro bat sortzea onartu zuen. [[1916]]an "Unibertsitate Komertziala" deritzana sortu zen, ikasketa ekonomikoetara bideratutako fakultatea eraikitzeko asmoz. Bi ildoren inguruan antolatu zen: merkataritzako aholkularitza eta enpresen zuzendaritza. Hastapen horietan A. Luis Chalbaud-ek hartu zuen parte. Jesulagun izateko ikasketak eta Deustuko ikasketak amaitu ondoren, ikasketa ekonomikoen proiektu bat aurkeztu zuen [[1912]]an, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], [[Erresuma Batua]]n, [[Alemania]]n eta [[Italia]]n sortutakoen ildotik. ''Agirre Bizkaitar Fundazioa''k finantzatu zuen [[Espainia]]n aitzindari izan ziren ikasketa hauek sortzeko proiektua.
 
== Zerbitzu publikoak ==
 
=== Liburutegiak ===
Udal-sarearen parte diren bi liburutegi ditu: Deustukoa eta San Inaziokoa. Lehena 1998an inauguratu zen eta erietxe zaharrean kokatzen da. Bestalde, San Inazioko liburutegia sareko zaharrenetako da, bere inaugurazioa
1966an izan baitzen. 1986an eta 1996an birmoldaketak jasan zituen, bere azalera handitu zuen. Biak Lehendakari etorbidean
aurkitzen dira eta bien artean ia 40.000 dokumentu, aldian behingo argitalpen eta ikus-entzunezko materiala aurki daitezke.
 
=== Kirol-instalazioak ===
Deustun eta San Inazio-Elorrietan aurki daitezke dauden bi kiroldegiak. Lehenengoa , Deustuko Kiroldegia Euskalduna zubiaren kontra aurkitzen
da eta 1987an eraiki zen; 2004an bilmoldatu egin zen. Gimnasio-zona, estalitako pabiloia, belarretako polikiroletako pista, eta sauna dauka. San
Inazio-Elorrietako polikiroldegiak teniseko pista, futbolean jolasteko velar zelaia, gimnasioa eta ballet saloai dauka.
 
== Elkarteak ==