Narratiba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Lanean}}
'''Narratiba''' [[literatura]]z edo [[ikus-entzunezko komunikazio]]a erabiliz gertaerak kontatzen dituen [[genero artistiko]]a da. Narratiba lan bati '''narrazio''' deritzo. Gertaerak [[erreal]]ak ([[kronika (argipena)|kronika]], esaterako) zein [[fikzio]]zkoak ([[eleberri]]a, esaterako) izan daitezke eta lanaren [[argumentu]]a osatzen dute, gehienetan [[pertsonaia (argipena)|pertsonaia]] batzuk tartean. [[Kontatzaile|Narratzailea]] gertaerak kontatu egiten dituena da eta hirugarren pertsonatik (maiz narratzaile orojakile baten ikuspuntutik, gertaera guztien berri zehatza duena: ''Bere etxera sartu zen. Bertan bizi zen neska ez zen konturatu eta lo jarraitu zuen''.), lehenengo pertsonatik ([[kontatzaile|narratzailea]] bera [[protagonista]] edo pertsonaia denean: ''Bere etxera sartu nintzen''.) nahiz gutxitan gertatzen den bigarren pertsonatik (bigarren pertsona bati zuzenean kontatzen zaionean: ''Lo zinen bitartean, ez zinen konturatu zure etxera sartu zela'').
 
4 ⟶ 5 lerroa:
 
Narratiban zenbait azpigenero bereizten dira: literaturan, [[eleberri]]a kontakizun luzeak dira eta [[ipuin]]ak laburrak; [[kronika (argipena)|kronikak]] eta [[eskutitz|gutunak]] ere narrazioaren azpigenerotzat har daitezke.
 
==Narrazioaren osagai nagusiak==
===Denbora===
Narrazio baten kontakizun orok bere iraupena dauka. Denbora errealean labur iraun zuena luze konta daiteke eta alderantziz, denbora errealean luze iraun zuena, narrazioan labur konta daiteke. Horrela, esate baterako, eleberri batek egun bakar batean gertatutakoa konta dezake eta beste eleberri laburrago batek hainbat bizitza edo hainbat belaunalditan gertatutakoa konta dezake.
 
Narrazioak kontatzen duena denboran antolatu behar du eta horrela hiru motatako '''denbora-antolaketa''' bereiz daitezke:
:*'''Denbora lineala'''. Narrazioak kontatuko ditu gertatutakoak gertatu ziren ordena berean.
:*'''Atzeranzko jauziak'''. Kontakizunean, bat-batean, aurretik gertatutakoak txertatu egiten dira.
:*'''Aurreranzko jauziak'''. Geroago gertatuko direnak aurreratu egiten dira irakurle edo entzulearen arreta areagotzeko.
 
===Espazioa===
Narrazio batean kontatzen diren kontakizunak nonbait gertatu direla kontatzen da. Leku horri espazio esaten zaio eta erreala zein asmatua izan daiteke.
:*'''Espazio erreal'''a narraziotik kanpo ere benetan existitzen da.
:*'''Espazio asmatua''' narrazioaren egileak asmatutako tokia da. Errealitatearekin antzekotasun handiak dauzkaten espazioak ager daitezke narratiban eta oso leku fantastikoa eta irrealak ere bai.
 
===Kontatzailea===
'''Narratzaile'''a edo '''[[kontatzaile]]'''a gertakizunak kontatzen dituen ahotsa da.
===Pertsonaiak===
'''[[Fikziozko pertsonaia|Pertsonaia]]k''' narrazioan agertzen diren parte-hartzaileak dira. Fikziozkoak zein errealak izan daitezke.
 
{{zirriborro}}