Amaxofobia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Amaxofobia''', edozein ibilgailu mota gidatzeari beldur izatea da. Gaixotasun honen jatorria desberdina da pertsonaren arabera, esaterako, norberaren segurtasun faltak edo eza...
(Ez dago alderik)

17:56, 18 maiatza 2015ko berrikusketa

Amaxofobia, edozein ibilgailu mota gidatzeari beldur izatea da. Gaixotasun honen jatorria desberdina da pertsonaren arabera, esaterako, norberaren segurtasun faltak edo ezagun edo familiar baten istripu batek eragindakoa izan daiteke. Etimologikoki, “amaxofobia” hitza grekotik dator αμαχος (gurdi) eta φοβία (beldur). Sarritan itzelezko ikara-krisiak izaten dituzte, eta amaxofobia gaixo asko kexatzen dira antsietate eta astindu arazoak izaten baitituzte ibilgailu bat gidatzerako orduan.

Maila desberdinak aurkitu daitezke, punturik gorenean gaixoaren eguneroko bizitzan eragin dezake; adibidez, bidaiatzea sahiestuz ez badago beste aukerarik. Arazo honek eragina izan dezake ekintza profesionaletan, bidaiatzeko gaitasuna ez izatearen ondorioz. Espainian 15.000 pertsona pertsona jasaten dutela (horietatik %87,5 neska eta %12,5 mutil) estima dezakegu.

Medikuntza ikuspuntutik fobiatzat hartzen da, hau da, objektu eta egoera zehatzen aurrean jasandako beldur irrazionala.

Ezin da nahastatu duela gutxi gidatzen ikasi duen pertsona baten beldurrarekin, beldur hori praktikarekin galtzen baita.

Amaxofobia gainditu daiteke zenbait terapia psikologiko eginez eta honako etapa hauek betez:

  • Kontzienteki lan egitea, non ezarrita dagoen eta nola mantentzen den jakiteko.
  • Aurre egiteko teknikak garatzea: beldurra ekiditzeko erlaxazio metodoak bilatzea.
  • Aurrez aurre jarri: Pixkanaka-pixkanaka beldurrari aurre egiten hastea.