Partikula subatomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
xxxxxxxx
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atom.svg|thumb|250px|[[Helio]] atomo baten eskema, partikula subatomikoek osatua: bi [[protoi]], bi [[neutroi]] eta bi [[elektroi]].]]
'''Partikula subatomikoa''' [[atomo]]a baino txikiagoa den partikula da, funtsezkoa edo elkartua izan daitekeena. [[Partikulen fisika]] eta [[fisika nuklear]]ra berauetaz arduratzen da. Hauen artean daude, esaterako, [[elektroi]]ak, [[quark]]ak (funtsezko partikulen artean), [[protoi]]ak eta [[neutroi]]ak (partikula elkartuak azken bi hauek). Beste partikula batzuk sakabanaketa prozesuetan sorturiko [[fotoi]]ak, [[neutrino]]ak eta [[muoi]]ak dira, baina badaude ere beste hainbat partikula exotiko.

== Motak ==

Funtsezko partikulak bi eratakoak izan daitezke, [[bosoi]]ak ([[Satyendra Nath Bose]] fisikari indiarraren ohorez izendaturikoak) eta [[fermioi]]ak ([[Enrico Fermi]] zientzialari italiarraren izenagatik). Bosoiak (fotoiak ea.) [[spin]] osoa dute, hau da, 0, 1, 2 eta abar, fermioien (elektroiak ea.) spina zatiki bat delarik, 1/2 edo 3/2. Spin diferentzia hau dela eta, fermioiak eta bosoiak ezaugarri eta jokaera guztiz ezberdinak dituzte. Bosoiak funtsezko indarren transmititzaile dira eta bi partikulen artean gertatzen den edozein elkarrekintza bosoi birtual baten elkartrukatzea dakar. Bosoi birtuala benetako edo erreala den fermioiekin bateratzean, funtsezko lau indarrak sortzen dituzte:
* Indar [[nuklear sendo]]a: [[gluoi]] bosoiak transmititzen dutena, [[quark]]ak bata bestearekin [[mesoi]]ak eta [[barioi]]ak ([[nukleoi]]ak) eratzeko batzen dituena. [[Hadroi]]ek bakarrik jasaten dute.
* Indar [[nuklear ahul]]a: W± y Z0 bosoi bektorialak transmititzen dutena eta [[beta desintegrazio|β desintegrazioa]] gertatzearen arrazoia dena.
* [[Erradiazio elektromagnetiko|Indar elektromagnetikoa]]: [[fotoi]] baten elkartrukatzearekin gertatzen da eta [[karga elektriko|karga]] duten edozein partikulak jasaten du.
* [[Grabitazio|Grabitazio indarra]]: partikulen fisikan azaltzen eta teorietan barneratzen zailena da, transmititzen duen partikula, [[grabitroi]]a, oraindik aurkezteke dagoelako. Bere influentzia partikula mailan oso oso txikia da.

Materia osatzen duten partikulak fermioiak dira, esaterako atomoak eratzen dituzten elektroiak, protoiak eta neutroiak. Gorago esan bezala, elektroia bakarrik da funtsezko partikula, beste biak indar nuklear indartsuaz loturiko [[quark]]ez eratuta daudelarik. Funtsezko fermioiak lau mota ezberdinetan existitzen dira, bakoitzak masa ezberdineko hiru belaunalditan sailkatzen direlarik:

{| class="taulapolita" border="1"
|----- align="center" bgcolor="#dd8888"
! Fermioi
mota
! Izena
! Ikurra
! Karga
elektromagnetikoa
! [[Indar ahula]]*
! [[Indar sendoa]]
(koloredunak)
! [[Masa]]
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| rowspan="6" bgcolor="yellow" | [[Leptoi]]a
| [[Elektroi]]a || e- || -1 || -1/2 || 0
| 0,511 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| [[Muoi]]a
| m-
| -1 || -1/2 || 0 || 105,6 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| [[Tau (partikula)|Tauoia]]
| t-
| -1 || -1/2 || 0 || 1,784 [[GeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| [[Neutrino elektroniko]]a
| ne
| 0 || +1/2 || 0 || < 50 [[elektronvolt|eV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| [[Neutrino muoiko]]a
| nm
| 0 || +1/2 || 0 || < 0,5 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="lightyellow"
| [[Neutrino tauoi]]koa
| nt
| 0 || +1/2 || 0 || < 70 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| rowspan="6" bgcolor="DarkOrange" | [[Quark]]a

| up || u || +2/3 || +1/2 || R/G/B || ~5 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| charm (xarma) || c || +2/3 || +1/2 || R/G/B
| ~1.5 GeV/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| top || t || +2/3 || +1/2 || R/G/B || >30 [[GeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| down || d || -1/3 || -1/2 || R/G/B || ~10 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| strange (arraro) || s || -1/3 || -1/2 || R/G/B
| ~100 [[MeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|----- align="center" bgcolor="orange"
| bottom || b || -1/3 || -1/2 || R/G/B
| ~4,7 [[GeV]]/[[Argiaren abiadura|c]]²
|+align="bottom" |

Gaur egun arte behatutako partikula guztiak, bai eta beraien arteko elkartrukatzeak [[eremu-teoria kuantiko|eremuen teoria kuantikoaren]] barruan dagoen [[eredu estandarra]] erabiliz deskribatu daitezke. Eredu honen barruan funtsezko 40 partikula ezberdin ditu, (24 fermioi, 12 bosoi bektore eta 4 bosoi eskalar), 60. hamarkadan zehar behatutako ehunka partikula edo beste edozein partikula elkartu berriak sortzeko elkartu daitezkeenak. Hala ere, partikula fisikari askoren ustez eredu estandarra naturaren azalpen bukatu gabea da, eta funtsezko beste teoria baten zain daude. Azken urteetan [[neutrino]]aren [[masa]]ren neurketak ere eredu estandarraren desbideratzeak egiaztatu ditu.

Zehazki, partikula terminoa kasu hauetan izen ezegokia da. Partikula subatomikoen fisika [[mekanika kuantiko]]ak gobernatzen du eta beraz, gorputz hauek [[uhin-partikula dualtasuna|uhin-partikula bitasuna]] erakusten dute, hau da, saiakuntza batzuetan partikula bezala jokatzen dute eta besteetan [[Zirrikitu bikoitzaren saiakuntza partikula kuantikoekin|uhin]] bezala (teknikoki Hilbert espazioan dauden egoera bektoreaz deskribatzen dira, [[eremu-teoria kuantiko|eremuen teoria kuantikoak]] azaltzen duen bezala). Fisikariek "funtsezko partikula" terminoa erabiltzen dutenean partikula hauek uhin bezala jokatu dezaketela jakinda egiten dute.

Partikulen fisika zientziaren filosofian eragin handia du; hainbat partikula zientzialari [[erredukzionismo]]ra atxikitzen dira, fisika eta filosofia nahasten hasten diren eremuan.

== Ikus,gainera ==

* [[Materia]]