Ainhoa Murua Ugarte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
copyvio ezabatu (http://zientziakaiera.eus/2014/09/05/emakumeak-zientzian-ainhoa-murua-ugarte-1979-2012/), gainera entziklopedia ez da panegirikoak botatzeko lekua
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
copyvio ezabatu
17. lerroa:
 
Nafarroako Unibertsitateko Zoologia eta Ekologia Sailean hasi zituen tesiaren lehen pausuak eta gerora, Biomedikuntza, Bioingeniaritza, Biomaterial eta Nanomedikuntzaren Zentroan ([[CIBER-BBN]]) eta [[UPV/EHU]]ko Farmazia Fakultatean lanean aritu zen NanoBioCel ikerketa taldean. Bertan, zelula bizien mikrokapsularatzea ikerketa lerroan murgildu zen. Zelulen mikrokapsulazioa zelula jakin batzuk zenbait biomaterialez inguratzea da, mikropartikulak osatzeko. Mikropartikula horiek txertatzen diren organismoan proteina terapeutikoak askatzen dituzte, modu kontrolatuan eta jarraituan. Gaitz kronikoak tratatzeko botikak maiztasun handiz hartu behar diren kasuetan oso onuragarriak dira, gaixotasunari aurre egiteko. Baina teknika honen aplikazio klinikoak hainbat zailtasun izan ditu, besteak beste, zelula enkapsulatuen biziraupen laburra dela eta, hauek epe luzez kontserbatzeko ezintasuna.
 
Ainhoak, zehazki, zelulen mikrokapsulazioa helburu terapeutikoetarako izan zuen ikergai eta, honen baitan, Cell microencapsulation for therapeutic purposes: towards greater control over biocompatibility nazioarteko tesia burutu zuen 2010ean.<ref>[http://www.basqueresearch.com/new/advance-in-obtaining-more-effective-treatment-against-chronic-illnesses Advance in obtaining more effective treatment against chronic illnesses] Basqueresearch (2011-07-20)</ref> Egindako lanean zelula mikrokapsulatuen transplanteen teknika optimizatzeko proposamenak aurkeztu zituen. Esaterako, gizakiei beste espezie batzuen zelulak transplantatzeko aukerak (xenotransplanteak egiteko aukerak) eta horiek emango lituzketen hobekuntzak landu zituen. Hobekuntza horiek transplanteetarako giza ehunen ohiko eskasiaren arazoa konpontzen lagunduko lukete. Horrez gain, tratamendu kronikoak baliatu beharrik gabe, xenotransplanteek eragin ohi duten errefus immunologikoari aurrea hartzea lortu zuen. Ondorioz, xenotransplanteen funtzionalitatea handitu zuen.
 
Hau ez zen izan haren lanaren ekarpen bakarra. Horrez gain, zelula mikrokapsulatuak epe luzean biltegiratzeko eta kontserbatzeko irtenbidea ere garatu zuen, zelula mikrokapsulatuak izozteko protokoloa sortuz. Horrela, zelulak biltegiratzeko eta kontserbatzeko kondizio egokiak bermatu zituen eta laborategien arteko ikerketetan materialen trukaketa egokiagoa ahalbidetzen lagundu zuen.