Testosterona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
9. lerroa:
[[Hipofisi]]aren hormona gonadotropetako batek ([[Hormona luteinizatzaile|LH hormonak]]) parte hartzen du testosteronaren ekoizpenean, [[hipotalamo]]-[[hipofisi]]-barrabilen ardatzaren garrantzia agerian utziz.
 
Testosteronak [[espermatogenesi]]a (espermatozoideen ekoizpena, alegia) eta organo genitalen garapena kontrolatzen du. Horretaz gain, gaztaroan bigarren mailako karaktere sexualak agertarazten ditu (ilea, ahots-aldaketak, gihar-masaren handitzea, e.aetab.). Sexu-sena edo libidoa pizten du eta [[metabolismo]]an ere eragina nabarmena du ([[proteina|proteinen]] sintesia eta gantzen [[katabolismo]]a areagotzen du, besteak beste).
 
Gizaki edo animalien zikiratzeak testosterona maila jaisten du odolean (giltzurrungaineko azalak sintetizatzen duen apurra besterik ez baitago). Ondorioz, bigarren mailako karaktere sexualak feminizatu, sexu-sena itzali, indarra eta kemena apaldu eta gizentasuna agertzen da (gantzak eta koipeak pilatzen baitira, haien katabolismoa gutxituta dagoelako).