Galbanometro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+historia atala (lanean)
→‎Historia: (lanean) atala bukatuta
9. lerroa:
 
== Historia ==
1820an [[Hans Christian Ørsted]]ek [[iparrorratz]]aren imandutako orratzak [[intentsitate elektriko]]aren eraginez jasaten zuen deflexioa deskribatu zuen. 1820ko irailaren 16an [[Johann Schweigger]]ek lehen galbanometroaren berri eman zuen Halleko Unibertsitatean. [[André-Marie Ampère]]k garapenean lagundu zuen. Lehen diseinuek, haria hainbat aldiz biratuz, [[intentsitate elektriko|korronteak]] sortutako [[eremu magnetiko]]a bidertu egiten zuten. Ezaugarri honegatik hasieran gailuei ''multipliers'' -biderkatzaileak- izena jarri zitzaien. 1836rako '''Galbanometro''' izena erabilera arruntekoa zen. [[Luigi Galvani]] elektrikalari Italiarragatik dator izena, zeinak 1791n korronte elektrikoak hildako igel baten hanka mugituaraziastindu arazi zezakeela aurkitu zuen.
 
[[Fitxategi:Thompson mirror galvanometer use.png|220px|thumbnail|eskuinera|Thomsonen ispiludun galbanometroa]]
Hasieran, galbanometroak [[lurraren eremu magnetikoa]]ren bitartez leheneratzen ziren. Gailu hauek "galbanometro tangenteak" deitzen ziren, eta erabili aurretik orientatu egin behar ziren. Geroago galbanometro astatikoak garatu ziren. Hauek aurkako iman pare bat erabiltzen zuten, honela lurraren eremu magnetikoarekiko independiente bilakatu ziren eta galbanometroa edozein orientaziotan erabili ahal zen. Galbanometro sentsibleena, ispiludun galbanometroa, [[William Thomson]]ek (Lord Kelvin) garatu zuen [[Johann Christian Poggendorff]]en 1826ko hasierako diseinu baten oinarrituta. Thomsonen diseinua, 1858an patentatua, korronte aldaketa oso azkarrak detektatzeko gai zen. Orratz baten ordez, ispilu arin bati lotutako iman txikiak erabiltzen zituen, hari batetik eskegita. Korronte aldaketa txikiak argi izpi baten deflexioaren bitartez era nabarmenean haundiagotzen ziren. Alternatiboki, eskegitako imanen deflexioa [[mikroskopio]] baten bitartez begitu zitekeen.
 
[[Tentsio (elektrizitatea)|Tentsioa]] eta [[Intentsitate elektriko|korrontea]] kuantitatiboki neurtzeko gaitasunari esker [[Georg Ohm]]ek [[Ohmen legea]] formulatu zuen, zeinak [[eroale]] baten tentsio-jauskera bertatik igarotzen den korrontearekiko proportzionala den dion.
 
[[Fitxategi:D'Arsonval ammeter movement.jpg|220px|thumbnail|eskuinera|D'Arsonval/Weston galbanometroa. Imanaren parte bat ebaki egin da harila erakusteko.]]
Hasierako iman mugikordun galbanometroen desabantailak inguruko edozein iman edo metaleen eragina jasaten zutela, eta deflexioa ez zela korrontearekiko proportzionala ziren. 1882an [[Jacques-Arsène d'Arsonval]] eta [[Marcel Deprez]]ek iman finko eta haril mugikordun galbanometroa garatu zuten. Haril mugikorrak imanarekin konexio elektrikoa zuen eta zero posiziora itzultzeko gaitasuna. Harilari lotutako ispilu bateten bitartez honen posizioa irakurtzen zen. d'Arsonvalem hasierako gailua 10 [[Anpere|microAmpere]] detektatzeko gai zen.<ref>Joseph F. Keithley ''The story of electrical and magnetic measurements: from 500 B.C. to the 1940s'', John Wiley and Sons, 1999 ISBN 0-7803-1193-0, pp. 196-198</ref>
 
[[Edward Weston]]ek diseinua zeharo hobetu zuen. Iman finkoa estabilizatzeko metodo bat garatu zuen, gailuak denboran zehar zehaztasun trinkoa mantentzeko. Argi izpi eta ispilua zuzenean irakurri zitekeen orratz batekin ordezkatu zituen. Orratz azpian, eskalaren planu berean jarritako ispilu batek irakurketa [[paralaje-errore]]ak saihestu zituen. Eremu sendoa mantentzeko Westonen diseinuak erreten borobil estu bat erabili zuen, aire tarte minimoarekin, zeinetan harila mugitzen zen. 1988an Edward Westonek gailu honen bertsio komertziala patentatu eta jaurti egin zuen, eta ekipamendu elektrikoan instrumentu estandarra bilakatu zen. Instrumentu "eramangarritzat" hartu zen, muntai posizioak edo garraioak eragin oso txikia zutelako neurketan. Gaur eguneko haril mugikorreko neurgailuetan diseinu honen erabilpena ia unibertsala da.
 
== Erreferentziak ==