Galbanometro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t (lanean) +loturak
+historia atala (lanean)
7. lerroa:
 
Bi motatako galbanometroak daude; [[iman]] mugikorrekoak eta [[Haril|bobina]] mugikorrekoak. Iman mugikorrekoetan, korronte elektrikoa bobina batean bilduta dagoen hari elektrikotik igarotzean, [[eremu magnetiko]] bat sortzen da, eta eremu horrek desbideratu egiten du bobinaren barruan libre biratu daitekeen orratz imandu bat. Orratzaren desbideratzea korrontearen intentsitatearen araberakoa da. Bobina mugikorrekoetan, efektua antzekoa da: orratza bobinara atxikita dago, eta bobina iman finko batek sortutako eremu magnetikoaren barnean dago; korronte elektrikoa bobinatik igarotzean, bobina biratu egiten da iman finkoaren eremu magnetikoaren barnean. Alde batera edo bestera mugitzeak korrontearen noranzkoa adierazten du.
 
== Historia ==
1820an [[Hans Christian Ørsted]]ek [[iparrorratz]]aren imandutako orratzak [[intentsitate elektriko]]aren eraginez jasaten zuen deflexioa deskribatu zuen. 1820ko irailaren 16an [[Johann Schweigger]]ek lehen galbanometroaren berri eman zuen Halleko Unibertsitatean. [[André-Marie Ampère]]k garapenean lagundu zuen. Lehen diseinuek, haria hainbat aldiz biratuz, [[intentsitate elektriko|korronteak]] sortutako [[eremu magnetiko]]a bidertu egiten zuten. Ezaugarri honegatik hasieran gailuei ''multipliers'' -biderkatzaileak- izena jarri zitzaien. 1836rako '''Galbanometro''' izena erabilera arruntekoa zen. [[Luigi Galvani]] elektrikalari Italiarragatik dator izena, zeinak 1791n korronte elektrikoak hildako igel baten hanka mugituarazi zezakeela aurkitu zuen.
 
== Erreferentziak ==