Galbanometro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(lanean)
t (lanean) +loturak
6. lerroa:
'''Galbanometroa''' korronte elektriko txikien [[Intentsitate elektriko|intentsitatea]] eta noranzkoa neurtzen dituen [[amperemetro]] mota bat da. Intentsitatea neurtzeko, korronte elektrikoak iman mugikor batean eragiten dituen desbideratzeak erabiltzen ditu galbanometroak.
 
Bi motatako galbanometroak daude; [[iman]] mugikorrekoak eta [[Haril|bobina]] mugikorrekoak. Iman mugikorrekoetan, korronte elektrikoa bobina batean bilduta dagoen hari elektrikotik igarotzean, [[eremu magnetiko]] bat sortzen da, eta eremu horrek desbideratu egiten du bobinaren barruan libre biratu daitekeen orratz imandu bat. Orratzaren desbideratzea korrontearen intentsitatearen araberakoa da. Bobina mugikorrekoetan, efektua antzekoa da: orratza bobinara atxikita dago, eta bobina iman finko batek sortutako eremu magnetikoaren barnean dago; korronte elektrikoa bobinatik igarotzean, bobina biratu egiten da iman finkoaren eremu magnetikoaren barnean. Alde batera edo bestera mugitzeak korrontearen noranzkoa adierazten du.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}