Errodadura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
Errodadurak edo “biratzeko” baldintzak zinematikako erlazio jakin batzuk inposatzen ditu errodatzen duen higikariaren mugimendu lineal eta mugimendu angeluarraren artean. Lehenengo irudian zilindro bat gainazal horizontal baten gainean errodatzen ikus dezakegu. Zilindroak angelu jakin bat (θ) biratzen duenean, honen zentroak desplazamendu bat (x) nabaritzen du; bi magnitude hauen artean dagoen erlazioa honako hau da:
 
''x = θ R''
 
 
 
R zilindroaren erradioa izanik. Erlazio honetatik aurrera erraz aurkitzen dugu, denborarekiko deribazioa eginik, zilindroko zentroarekiko abiaduraren eta abiadura angeluarraren (ω) artean dagoen erlazioa:
 
''v = ω R''
 
Bigarren deribazio batek zilindroaren zentroaren azelerazioa azelerazio angeluarrarekin (α) erlazionatzeko aukera ematen digu:
 
''a= R α''
 
Errodadura-baldintzak, edozein unetan, zilindroaren azala ukitzen dauden puntuak une batez atsedenean aurkitzen direla esan nahi du. Aipaturiko puntuek zilindroaren aldiuneko biraketa-ardatz garbia zehazten dute. Zilindroaren gainerako puntuek une horretan izango dute aldiuneko biraketa-ardatzaren eta partikula ardatzarekin elkartzen duen lerroaren perpendikularra den abiadura, aipaturiko distantziarekiko proportzionala den modulukoa. Beste era batera esanda, zilindroa, une bakoitzean azalarekin ukituz dagoen zilindroko sortzailearen inguruan biratzen da, abiadura angeluar ω bat duela.