«West Cork»: berrikuspenen arteko aldeak

223 bytes added ,  Duela 5 urte
ez dago edizio laburpenik
Usadioz baserritar eta arrantzale giroko eskualdea izan arren, gaur egun [[turismo]] lekua da, berezko izaera edo nortasun sendoa duen eskualdea da, Cork konderriko iparralde, ekialde eta [[Cork]] hiria baino askoz ere gutxiago populatutako eskualdea baita.
 
Irlanda osoan eskualde honek beti, eta batez ere [[Irlandako Errepublika]] sortu aurretik, ''errebelde'' edo ''muturreko errepublikanismoaren gotorlekua'' izatearen ospea izan du. Berez, uharte osoan [[Dublin]] hiriburutik urrutien dagoen eskualdea ere bada, hortaz urruntasun horrek bidelapureta legearengandik ihesi zihoazenen bizileku ere bilakatu zuen.
 
Eskualde hau bera osatzen duten urruneko [[penintsula]] basatien edertasunarengatik ezaguna da: [[Beara penintsula]], [[Sheep's Head]] edota [[Mizen Head]], bai eta bertan kokatuta dauden udalerri politengatik ere: [[Clonakilty]], [[Kinsale]] eta [[Rosscarbery]].
Bestalde, bai geografikoki muturreko lurraldea denez, nahiz usadioz, eskualde hau [[Irlandar Independentzia Gerra]]n zehar [[irlandar errepublikanismo]] irmoki sustraitua zegoen, [[Irlandako Gerra Zibila]]n ere [[Anglo-irlandar Ituna|Itun anglo-irlandarraren]] aurkarien gotorleku izan zen. [[Michael Collins]] bera eskualde honetakoa zen, [[Clonakilty]] inguruko baserri batean jaio baitzen, baina Itun anglo-irlandarraren aldekoa zenez, eta eskualde hartako gehiengoa, behintzat garai hartan, aurka azaldu zenez, berak eskualde hura baketzeko eginiriko bidai batean zehar [[Béal na mBláth]] izeneko pasabidean tiroz hil zuten.
 
Eskualde honetan [[Gaeltacht]] edo [[irlandako gaelera|irlandera]] hiztunen eremu txiki bat ere badago ([[Kerryko konderria|Kerry konderriaren]] mugan dauden hainbat udalerri eta herrixka): [[Baile Bhuirne|Ballyvourney]], [[Béal Átha an Ghaorthaidh|Ballingeary]], [[Cúil Aodha|Coolea]] eta [[Cill na Martra|Kilnamartyra]], nahiz [[Cape Clear uhartea]]).
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.westcork.ie/ West Cork eskualdeko turismo bulegoaren webgunea] {{en}}
 
{{koord|51|41|18.36|N|9|08|36.21|W|type:landmark|display=title}}
 
 
[[Kategoria:Corkeko konderria]]
128.153

edits