Bi anai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
70. lerroa:
[[Fitxategi:Gänse in Flugformation über Juist.JPG|thumb|rgiht|300px|Egoerari buelta eman ezinik, bi anaiak trenak harrapatuta hil eta antzara bihurtzen dira, hegoalderantz abiatzen den saldo baten baitan. Eleberriko elementu fantastikoak animaliekin loturik daude beti. Eleberrian agertzen diren animaliak txoriak, kattagorriak, sugea eta antzarak dira.]]
 
Festa bezperan, zinta jokoaren arduradunari eman aurretik Paulori erakutsi nahi diola aitzaikitzat harturik, Carmenek zinta eraman eta hasieran zeukanaren ordez eraztun askoz ere txikiagoa jartzen dio, Danielek zinta eskuratzea zailagoa izan dezan. Azpikeria honen ondoren, Paulorenagan doa eta Danielek tira egin beharreko eraztuna beltza dela aipatzen dio. Paulok plana berresten du eta Carmeni zinta jarri behar al duen galdetzen dio. Carmenek bere zinta inork nahi ez lukeela nahi eta benetan maite duen mutila beragana (Paulo, hain zuzen, aipatzen ez badu ere) inoiz etorri ez dela etorri esanez erantzuten dio. Carmenen azpikeriaren arrazoiak agerian geratzen dira: Paulorekiko [[jeloskortasun]]a, Teresa dela eta. Biharamunean, zinta-jokoa ospatzen da: mutilak txandaka joaten dira eraztunak hartzen baina Danielen txanda denean, Daniel baldarki inguratu eta eraztuna hartzeko ahaleginetan erori egiten da bizikletatik, jendearen parre artean. Behin eta berriz saiatu arren, guztietan huts egiten du. Azkenean, beste mutil batek hartzen du eraztun beltza eta dagokion zinta. Danielek, bere onetik aterata, mutila jipoitu eta odoletan uzten du, jendeak mendean hartzea lortu arte.
 
=== Hamabigarren kapitulua ===