Ernalketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 176.85.229.236 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
BORRATU
1. lerroa:
*
[[Fitxategi:Sperm-egg.jpg|thumb|Ugaztun baten espermatozoide bat obolu bat ernaltzen.]]
 
'''Ernalketa''' [[zelula]] [[sexu ugalketa|sexual]] ar eta emeak, ugaztunengan [[espermatozoide]]a eta [[obulu]]a hurrenez hurren, zelula bakarra osatzeko elkartzen diren prozesua da; zelula hau, gero, zatikatu egiten da eta prozesu horretan beste indibiduo bat sortzen da. Izaki honek, sortzaile bakoitzetik erdibana hartzen ditu kromosomak eta hauetatik heredatzen ditu gero agertuko zaizkion ezaugarri biologikoak. Ernalketa landare [[fanerogamo]]en kasuan ere gertatzen da, non [[polen]] ale bakoitzeko bi [[gameto]]ak beste lore bateko edo lore bereko [[karpelo]]an sartzen diren.
 
== Ezaugarriak ==
 
Zelula sexualen fusio-prozesua da ernalketa, halako moldez non guraso bietatik eratorririkoa izango baita eratuko den ale berriaren potentzial genetikoa. Beraz, ernalketa zeregin bitan engaiaturik dagoela esan daiteke: sexualitatean (gurasoen geneen konbinazioan) eta ugalketan (bizidun berri baten kreazioan). [[Ugalketa asexual]]aren kasuan, ale berrien eraketarako zatiketa zelular guztiak mitotikoak dira soilki, eta horrexegatik gurasoen ezaugarri hereditario berberak mantentzen dira ondorengoetan; ostera, ugalketa sexualean, beste era batera bada ere, meiosi-prozesuak burutzen dira gameto haploideak itxuratuz, eta hortaz, genetikoki desberdinak diren bi gurasoren informazioa biltzen da kumeen hornidura kromosomiko diploidean, aniztasunari bidea emanez.
 
Badaude zenbait termino ernalketa-prozesuaren urratsak nahiz esku hartzen duten [[gameto]]en mota desberdinak izendatzeko, hala nola, singamia, gametogamia eta hilogamia esaten zaio gametoak batzeari; kariogamia terminoa erabiltzen da gametoen nukleoen fusioa aipatzeko; kariomixia deritzo gametoen nukleoetako material genetikoak elkarrekin nahasteari. Isogamiaz mintzo da, ernaltzen ari diren gameto biak itxuraz eta tamainaz berdinak direnean; beraien arteko alde morfologikorik ez dagoenez, gameto + (emaile) eta gameto - (hartzaile) gisa izendatzen dira, eta alga askotan eta behe-mailako onddoetan beha daiteke. Anisogamiaren kasuan, sexu desberdineko gametoak tamainaz bereiz daitezke eta hau arrunta da goi-mailako algetan eta behe-mailako onddoetan; anisogamiaren kasuan makrogametoak emetzat jotzen dira eta artzat mikrogametoak. Azkenik, oogamia deritzo makrogameto eme higiezinaren eta mikrogameto ar higikorraren arteko ernalketari; metazooen eta behe-mailako [[Landare|landareen]] ezaugarria da.
 
=== Gizakiengan ===
 
Gizakiaren zelulen nukleoak 23 [[kromosoma]]-pare ditu: pare bakoitzean, kromosoma bat [[aita]]rengandik hartutakoa da eta bestea [[ama]]rengandik. Espermatozoidean eta obuluan, ordea, erdia baino ez daude ( hau da, pare bakoitzeko elementuetatik bat bakarra agertzen da) eta elkartu arte ez da kromosoma-hornidura osatzen. 23. parea sexu-kromosomek osatzen dute, eta berauek erabakitzen dute izaki berriaren sexua; emakumearen kasuan, bi kromosomak berdin-berdinak dira (XX), baina gizonezkoarengan ezberdinak (XY). Sexu-zelula emea (obulua), hau da, X kromosomak bakarrik dituena, X kromosoma duen espermatozoideak ernaltzen badu emaitza emakumezkoa (XX) izango da; aldiz, zelula espermatikoak, Y kromosoma badarama, orduan emaitza gizonezkoa (XY) izango da. Gizona da beraz, aita, haurraren sexua erabakitzen duena beti.
 
Ernalketa, gizona eta emakumearen arteko [[sexu harreman|sexu-harremanaren]] ondorioa da eta obulua ernaldua izan dadin, honek tronparen batean edota [[umetoki|uteroan]] egon behar du. bi hilekoren artean egon ohi da obulua horrela kokatua, obulutegi batean heldu eta tronpetako batetik jaisten hasita gero. Sexu-harremana, obulua tronparako bidean dela burutzen bada, ernalketa oso posiblea da.
 
Gizona eta emakumea koitoan elkartzeko, gizonaren zakilak tentetu eta gogortu egin behar du; hala, emakumearen baginan sar daiteke, eiakulatzeko unean esperma barrura bideratzeko. [[Isurtze|Eiakulazio]] bakoitzean 500 bat milioi espermatozoide isurtzen dira. Hauek oztopo ugari gainditu behar dituzte: asko, baginaren jariakin azidoek suntsitzen dituzte, edota obulurik gabeko tronpan bideratzen dira. Beraz, gutxi batzuk baino ez dira iristen zelula emera eta hauetatik bakarra sartzen da. Ondoren obuluak mintz bat jariatzen du beste zelula espermatikoei bidea ixteko. Ernalketa gertatu da, espermatozoidearen eta obuluaren nukleoak elkartu egiten dira zelula berri bat eratzeko, eta zatitzen hasiko da uteroan kokatuta geratu arte. Hau, 10 bat egunen buruan enbrioi bihurtzen da eta uteroaren paretan hazten da, beste izaki bat eratu arte.
 
[[Fitxategi:Tr icsi 05.jpg|right|thumb|[[Espermatozoide]]en injekzio intrazitoplasmikoa [[obulu]]an, [[pipeta]] bat erabiliz.]]
Injinerutza genetikoaren teknika berriei esker, gaur posible da [[in vitro ernalketa|“ in vitro”]] deituriko ernalketa egitea, hots, espermatozoidearen eta obuluaren nukleoen elkarketa laborategiko probeta batean burutzea.
 
Ernalketa artifiziala baldintza naturaletan burutzen ez dena, horretarako erabili den metodoa edozein izanik ere (dela pertenogenesi eragina zein intseminazio artifiziala). [[In vitro ernalketa]] artifizialaren modu bat da. Obulua emearengandik at ernaltzen da kultibo-ingurune egokian, geroago uteroan ezartzen da zigotoaren [[segmentazio (biologia)|segmentazioaren]] lehen urratsen ostean, bertan gerta dadin enbrioiaren gainerako garapen-prozesua.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Polinizazio]]
* [[Segmentazio (biologia)]]
* [[Zigoto]]
* [[Sarpen (sexualitatea)|Koito]]
* [[Haurdunaldi]]a
* [[In vitro ernalketa|In vitro ernalkuntza]]
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
 
== Bibliografia ==
* Austin, C. (1974). Scientific and clinical aspects of fertilization and implantation. ''Proc. Roy. Soc. Med.'', ''67''.
* Brusca, R. y Brusca, G. (2002). ''Invertebrates''. 2a. ed. Sinauer Assoc., Sunderland.
* Gilbert, S. F. (2005). ''Biología del desarrollo.'' 7a. ed. México: Panamericana.
* Kiipker, W., Diedrich, K. y Edwards, R. (1998). Principles of mammalian fertilization. ''Human Reproduction'', ''13''.
* Longo, F. J. (1997). ''Fertilization''. 2nd. ed. London: Chapman & Hall.
* Wassarman, P., Jovine, L., Litschere. 2001. A profile of fertilization in mammals. ''Nature Cell Biology'', ''3''.
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}} [http://www.proyecto-bebe.es/el_proceso_de_la_fecundacion_y_el_embarazo.htm Fecundación animada]
 
[[Kategoria:Ugalketa]]