Inpedantzia elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Paraleloan: lotura zuzenketa: serieko zirkuitu, paraleloko zirkuitu
t lotura zuzenketak
1. lerroa:
'''Inpedantzia elektriko'''a edo '''inpedantzia''' bakarrik [[intentsitate elektriko|korronte elektriko]] [[sinusoidal]] baten aurkako eraginaren neurri bat da. Idazki batzuetan, artikulu honetan barne, '''inpedantze elektriko''' ere deitzen zaio; a itsatsi larregirekin eroso sentitzen ez direnen eta, agian, Iparraldeko batzuen mesederako. Inpedantze elektrikoaren kontzeptua [[Ohmen legea]] [[Korronte alterno|korronte aldizkatzaile]]ko (KAko) zirkuituen analisirako orokortzeko erabiltzen da ''(KAari ingelesez alternating current deitzen zaio eta bere laburpena AC da)''. [[erresistentzia elektriko|Erresistantze elektrikoa]] ez bezala, [[zirkuitu elektriko]] baten inpedantzea [[zenbaki konplexu]]a izan daiteke. [[Oliver Heaviside]]-k asmatu zuen inpedantze hitza 1886ko uztailean.
 
[[Fitxategi:Source and load circuit Z.png|thumb|right|170px| [[Fitxategi:Source and load boxes.png|150px]] Inpedantzeak zirkuituetan laukizuzentxo edo (erresistantzeak AEBetan eta Japonian bezala) horztun marratxoekin irudika daitezke.]]
110. lerroa:
Inpedantzea fasore biren arteko zatidura da, fasore bat denborazko funtzio sinusoidal baten anplitude konplexua dela. Iturri [[periodo (fisika)|periodiko]] orokorragoekin ere, eta baita iturri [[ez-periodiko]]ekin, erabili ahal da inpedantzearen kontzeptua, baina ez zuzenean. Denborako ia funtzio periodiko guztiak [[Fourier-en serie]] batzuez ordezkatu ahal dira; horren ondorioz, tentsio iturri periodiko orokor bat seriean elkartutako tentsio iturri sinusoidal batzuen (agian infinituen) elkartze batez ordezkatu ahal da. Era berean, korronte iturri periodiko orokor bat paraleloan elkartutako korronte iturri sinusoidal batzuen (agian infinituen) elkartze batez ordezkatu ahal da.
 
[[Gainjartzearen teorema|Gainjartze]]aren teknika erabiliz, iturri guztiak banan-banan aktibatzen dira eta KAko zirkuituaren iturri bakoitzari dagokion ebazpenak haiei dagozkien maiztasuneko inpedantzeak erabiliz lortzen dira. Zirkuituko tentsio eta korronteen guztizko ebazpenak iturri bakoitzarekin lortutako ebazpenak batuz lortzen dira.. Hala ere, argitu behar da zirkuituko guztizko tentsio eta korronteak fasoreez ezin direla irudikatu; fasoreak batu ahal izateko maiztasun bereko denbora funtziorenak izan behar direlako. Beraz, iturri bakoitzarekin lortutako tentsio eta korronte fasoreak batu baino lehen berriro eraldatu behar dira denbora domeinuko irudikapenera.
 
Metodo hau iturri ez-periodikoentzat ere orokortu ahal da, batuketa diskretuen ordez integralak erabiliz. Horretarako [[Fourier-en serie]]ak erabili barik [[Fourierren transformatu|Fourier-en transformatu]]a erabiliz.
<!--
== inpedantzearen magnitude eta fasea ==