Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
63. lerroa:
{{sakontzeko|Feudalismo}}
[[Fitxategi:Hommage au Moyen Age - miniature.jpg|thumb|right|250px|Omenaldi baten miniatura.]]
Muga lausokoHOLA kontzeptuaKAIXO bada ere, esanHELLO daiteke Erdi Aroko sistema politiko nagusia feudalismoa izan zela. Horretan, elkarrenganako betebeharrak zituzten jaunek eta haien mendeko basailuek, omenaldiko zeremonia batean ezarri den bezala. Basailuaren betetzekoa leialtasun militarra eta politikoa (''auxilium et consilium'') ematea da. Horren trukean, jaunak basailuari mantenua eman behar dio, (gehienetan) lurralde baten gaineko atarramentua ([[feudo]] bat) alegia.
 
Sistema feudal hau [[X. mendea|X.]] eta [[XI. mendea|XI. mendeetan]] botere publikoaren ahultze-prozesuaren ondorioa izan da. [[Enperadore]]ak, [[errege]]ak eta [[printze]]ak ez ziren tokian tokiko jaunen gainean euren boterea ezartzeko gauza. Hori zela eta, aurrez aurreko erlazioa nagusitu zen, elkarrenganako mesederakoak ziren eskubideak eta betebeharraz eratuz. Honela, piramide bat osatu zen non erpinean erregea zegoen. Haren azpian, zehazki kokaturik, gainerako nobleak garrantziaren arabera.