Fikziozko pertsonaia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
26. lerroa:
Horrelako pertsonaiak ''gaiztoak'' direnean, berekoiak eta ankerrak izaten dira. Normalean [[antagonista]]k izaten dira.
:*'''[[Pertsonaia biribil]]'''ak. Aurrekoak baino sinesgarriago, errealismotik gertuago agertu ohi dira. Ez dira bertute guztien jabe eta doilorkeriaren bat egiteko kapaz izan daitezke. Gainera beraiengan bilakaera bat antzeman daiteke. Nortasun konplexukoak izan daitezke. Narrazioan, pertsonaiaren psikologiaren alde ilunak ere ager daitezke. Pertsonaiengan inkoherentziak ere antzeman daitezke.
 
==Pertsonaien karakterizazioa==
Narrazioetan pertsonaia batzuen izaeraren berri eta nortasunaren berri ematen da. Pertsonaien berri emateko moduari '''[[karakterizazio]]''' esaten zaio. Bi karakterizazio mota nagusi daude:
:*'''Karakterizazio zuzen'''a. [[Kontatzaile]]ak deskribatzen du zuzen-zuzenean, bere ikuspegitik, nola ikusten duen pertsonaia. Kontatzaileak deskripzio fisikoa, psikologikoa edo biak batera eman ditzake. Deskripzio hauek zehatzegiak baldin badira, kontakizunaren erritmoari kalte egin diezaiokete, kontatzaileak deskripzioetan hasten denean gertakizunak gerorako uzten dituelako.
:*'''Zeharkako karakterizazio'''a. [[Kontatzaile]]ak ez dizkigu zuzenean pertsonaiaren nortasunaren edo ezaugarri fisikoen deskripziorik eskaintzen. Irakurleak, baina, pertsonaiak bere ekintzetatik edo bere hitzetatik ezagutuko ditu. Teknika honekin, irakurleak pertsonaiak pixkanaka-pixkanaka ezagutuko ditu eta narrazioak erritmo eta intentsitate handiagoa lor ditzake gertakizunei lehentasuna ematen zaielako.