Robert Schumann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
15. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Robert Schumann''' ([[Zwickau]], [[Saxonia]], - [[Endenich]], [[Bonn]], [[1856]]eko [[uztailaren 29]]a) [[alemania]]r musikagile [[Erromantizismoerromantizismoko (musika)|erromantikoa]] izan zen. [[Piano]]rako obra poetiko eta lirikoak idatzi zituen [[1829]]-[[1840]] bitartean (''Vienako ihauteria'', [[1835]], Haur irudiak, [[1838]], Kreisleriana, [[1838]]). [[Clara Schumann|Clara Wieck]] piano-interpretatzaile famatuarekin ezkondu ondoren, [[lied]]ak konposatu zituen (''Emakume baten bizitza eta ezkontza'', [[1840]]). [[Orkestra]]ko musika eta [[ganbera-musika]] idatzi zuen, batik bat, [[1841]]az gero. Konpositore sakona eta sentikorra izan zen, Erromantizismoko hoberenetakoa.
 
== Bizitza ==
Zuzenbide ikasketak utzi zituen pianoa ondo ikasteko [[Friedrich Wieck]]ekin. Hatzak arinago mugitzeko asmatu zuen tresna baten erruz, hatz baten mugimendua galdu zuen. Harrezkero musika eta kritika idazten hasi zen. ''Neue Zeitschrift für Musik'' («Musika Aldizkari Berria») sortu zuen eta musikaz zituen irizpideak argitaratu zituen, baita [[Johannes Brahms|Brahms]] eta [[Felix Mendelssohn|Mendelssohni]]i zien mirespena adierazi ere. [[1838]]an [[Clara Schumann|Clara Wieck]], Friedrichen alaba eta pianista famatuarekin ezkondu zen.
 
[[1843]]. urtean Mendelssohnek irakasle postua eskaini zion [[Leipzig]]eko kontserbatorioan. Handik urtebetera postua utzi behar izan zuen, [[1833]]. urtetik aurrera jaiotzetik zuen buru gaixotasunak eragiten zizkion nerbio krisialdiak zirela eta. [[1844]]. urtean [[Dresden]] hartu zuen bizilekua piano irakasle gisa eta geroago, [[1850]]. urtean, [[Düsseldorf]]eko musika zuzendari izendatu zuten. [[1854]]an, krisialdi larriago batean, [[Rhin]] ibaira bota zuen bere burua, baina salbatu zuten. Eroetxe baten sartu zuten eta hantxe hil zen bi urte geroago.
 
== Lanak ==
[[ErromantizismoErromantizismoko (musika)|Erromantizismoko]] musikagilerik bikainetako bat izan zen Schumann. Aipagarriak dira, batez ere, pianorako musika, abestiak (Lieder) eta orkestrarako musika. Pianorako musika lan ezagunenak bere emaztearentzat idatzi zituen.
 
Lan aipagarriak dira, besteak beste, ahotserako [[lied]]ak, ''Emakume baten maitasun eta bizitza'' ([[1840]]), ''Poetaren maitaleak'' (1840); ''Erromantzak eta baladak'' ([[1841]]-[[1847]]) bilduma; hirurogeita hamabi koru ''a capella''; hamazazpi duo, hiru trio, hogeita hamaika kuarteto pianoarekin; [[oratorio]]ak, ''Paradisua eta Peria'' ([[1841]]-[[1843]]); ''Manfred'' ([[1849]]); ''Mignonentzako requiema'' (1849); ''Genoveva'' (1847-[[1850]]) opera.