Ireki menu nagusia

Aldaketak

20 bytes added ,  Duela 4 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
[[Fitxategi:PolPot.jpg|thumb|right|200px|Pol Pot.]]
'''Saloth Sar''', '''Pol Pot''' ezizenez ezagunagoa, (Kompong Thom, [[1928]]ko [[maiatzaren 19]]a - [[Kanbodia]]ko oihana, [[1998]]ko [[apirilaren 16]]a) [[Khmer Gorriak|Khmer Gorrien]] liderra izan zen eta [[KanputxeaKanbodia|Kanputxeako]]ko lehen ministroa [[1975]] eta [[1979]] urteen bitartean. Ezizena [[frantses]]etikoa da, ''Politique Potentielle'' adjektiboen laburdura, alegia.
 
Kanbodiako Alderdi Komunistako kide egin zen 1946. urtean, eta hura sendotzen eman zituen hurrengo urteak. Khmer Gorriekin bat eginda Kanbodiako aginpideaz jabetu zen (Kanputxea), Lon Nol-en gobernua eraitsi ondoren (1975), eta lehen ministro kargua hartu zuen. Bere gobernualdian, [[Mao Zedong|Mao Tse-tung]]-en tesiaren interpretazioa, nazionalismo indartsu batekin batera erabili zituen. Garai honetan, hilketak, tortura, gosea, eritasunak zirela eta, 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen Gobernuak, ''etsai ezkutua'' delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean Pol Poten politika ezartzearen aurka zeudenak aitzakia hartuta.
 
Gobernu berria osatu zenean, mendietan ezkutatu eta Khmer Gorrien komandante gisa borrokan jarraitu zuen. 1985ean Khmer Gorrien zuzendaritzatik ofizialki kendu bazuten ere, dirudienez haien buru izaten jarraitu zuen. Khmer Gorrietako kideen kontrako zigorrak ezarri zituen, eta zigor haien ondorioz Khmer Gorriek berek gatibu zutela hil zen.
252.705

edits