Bigorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
7. lerroa:
Erromatarren ostean [[bisigodo]]en [[Tolosako erresuma]] etorri zen. Baina [[Vouilleko gudua]]rekin ([[507]]) [[frankoak|frankoek]] bisigodoak gailendu eta hegoalderantz mugiarazi zituzten. Hortaz, frankoen erresumaren barruan, Tolosa mendean zeukanak Bigorra ere zuen kontrolpean usu.
 
[[VII. mendea|VII.]] eta [[VIII. mendea|VIII. mendeetan]], Bigorrako historia iluntzen da. Baliteke [[GaskoiniakoBaskoniako dukerria|GaskoiniakoBaskoniako dukerriko]] lurra izana. [[Bigorrako konderria]] Gaskoiniako dukeek eratu zuten [[IX. mendea]]n. Hurrengo bi mendeetan erdi independente izan zen, nahiz eta [[Bearnoko bizkonderria]]k eraso ([[1080]]–[[1097]]). Hortik aurrera, Bigorrako kondeak [[Errekonkista]]n, [[Gurutzadak|Gurutzadetan]] eta [[katarismo|kataroen]] aurkako gerran nabarmendu ziren, euren independentzia areagotuz.
 
Nolanahi ere, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe IV.a Frantziakoak]] [[1292]]an bereganatu zuen lurraldea oinordekotzari buruzko gatazka zela medio. [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] testuinguruan, [[Ingalaterra]]ra igaro zen Bigorra, [[Bretignyko hitzarmena|Bretignyko itunarengatik]] ([[1360]]). Frantziarrek, [[Foix Herria|Foix Herriko]] kondeak lagun eta bitartekari, [[1370]] eta [[1406]] bitartean berreskuratu zuten. Horren ostean, [[1426]]an, Foixko Joan I.ak Bigorra jaso zuen Frantziako erregearengandik. Hortaz, Foix etxeak Foix herria bera, [[Bearno]], [[Nébouzan]] eta Bigorra bera ere zeuzkan menpean.