Bigorra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
[[Antzinako Erroma|Erromatarren garaian]], Bigorrako eskualdean ''bigorri'' edo ''bigerri'' izeneko herria zegoen finkaturik, zeinek eskualdeari izena eman zion. ''Bigorri'' horiek [[akitaniera]]z hitz egingo zuten ziurrenik, [[euskara]]rekin erlazionaturik zegoen hizkuntzan. [[Julio Zesar]]rek konkistatu zuen [[K. a. 56]]an, eta [[Galia Akitania]]n sartu zuen. K. o. [[IV. mendea]]n, Akitania hiru barrutitan banantzerakoan, Bigorra ''Aquitania tertia'' edo ''[[Novenpopulania|Novempopulanian]]'' sartu zuten.
 
Erromatarren ostean [[bisigodo]]en [[Tolosako erresuma]] etorri zen. Baina [[Vouilleko batailagudua]]rekin ([[507]]) [[frankoak|frankoek]] bisigodoak gailendu eta hegoalderantz mugiarazi zituzten. Hortaz, frankoen erresumaren barruan, Tolosa mendean zeukanak Bigorra ere zuen kontrolpean usu.
 
[[VII. mendea|VII.]] eta [[VIII. mendea|VIII. mendeetan]], Bigorrako historia iluntzen da. Baliteke [[Gaskoiniako dukerridukerria|Gaskoiniako dukerriko]]ko lurra izana. [[Bigorrako dukerriakonderria]] Gaskoiniako dukeek eratu zuten [[IX. mendea]]n. Hurrengo bi mendeetan erdi independente izan zen, nahiz eta [[Bearnoko bizkonderria]]k eraso ([[1080]]–[[1097]]). Hortik aurrera, Bigorrako dukeakkondeak [[Errekonkista]]n, [[Gurutzadak|Gurutzadetan]] eta [[katarismo|kataroen]] aurkako gerran nabarmendu ziren, euren independentzia areagotuz.
 
Nolanahi ere, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Filipe IV.a Frantziakoak]] [[1292]]an bereganatu zuen lurraldea oinordekotzari buruzko gatazka zela medio. [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerraren]] testuinguruan, [[Ingalaterra]]ra igaro zen Bigorra, [[Bretignyko hitzarmena|Bretignyko itunarengatik]] ([[1360]]). Frantziarrek, [[Foix Herria|Foix Herriko]] kondeak lagun eta bitartekari, [[1370]] eta [[1406]] bitartean berreskuratu zuten. Horren ostean, [[1426]]an, Foixko Joan I.ak Bigorra jaso zuen Frantziako erregearengandik. Hortaz, Foix etxeak Foix herria bera, [[Bearno]], [[Nébouzan]] eta Bigorra bera ere zeuzkan menpean.
 
Oinordetzan lurralde horiek Labrit leinura eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako erresumara]]ra igaro ziren. Geroago [[Borboi leinua|Borboi etxera]], eta, [[Henrike III.a Nafarroakoa]] [[Frantziako errege-erreginen zerrenda|Frantziako errege]] bihurtzean ([[1589]]), frantziar korora ere ([[1607]]) pasa zen Bigorra. Hala ere, [[Bearno]] eta [[Nafarroa Beherea]] lurralde subiranoak izanda, Frantziako korotik at geratu ziren.
 
Beste lurralde askoren antzera, Bigorrak bertako parlamentua (estatuak) [[Frantziako Iraultza|iraultzara]] arte mantendu zuen. [[1790]]ean erabaki zen Bigorra ez zela handi nahikoa departamendu oso bat eratu ahal izateko. Beraz, [[Quatre-Vallées]] probintzia eta [[Nébouzan]] probintziako zati bat gehitu zitzaizkion (hauek [[Comminges]]-ekin batu nahi arren), [[Pirinio Garaiak]] departamentua osatzeko. Tarbes, departamentu berriko hiriburua bilakatu zen.