Ordainketa-balantza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Ordainketa-balantza''' edo '''pagamendu-balantza''' herrialde batek munduko beste herrialdeekin eta denbora tarte jakin batean burututako moneta-fluxuen erregistroa eta azken emaitza da. Fluxu horietan herrialdearen [[ondasun]], [[zerbitzu (argipena)|zerbitzu]], finantza kapital eta finantza-transferentzien esportazioen eta inportazioen ordainketak barnehartzen dira, era laburtuan, normalean urte baterako eta herrialdeko [[dibisa]]-unitateetan. Herrialde baten funts-iturriak, esportazioak, maileguak eta inbertsio-sarrerak alde positiboan erregistratzen dira. Bestalde, funtsen erabilera, inportazioetarako nahiz beste herrialdeetan egiten diren inbertsioetarako modu negatiboan gisa erregistratzen dira. Bi atal nagusi ditu ordainketa-balantzak: alde batetik, [[kontu korronteko balantza]]k, ondasun eta zerbitzuen inportazio eta esportazioak eta diru-transferentzia garbiak jasotzen ditu; bestetik, [[kapital-balantza]]k jasotako inbertsioak eta kanpoan egindako inbertsioak biltzen ditu.
 
Ordainketa-balantzaren guztirako emaitzak oreka edo zero behar du izan, [[kontusail bikoitzeko kontabilitate|kontusail bikoitz]]ez kontabilizatzen denez ezin baita izan [[superabit (argipena)|superabit]] edo [[defizit]] egoerarik. Adibidez, herrialde batek gehiago inportatzen badu esportatzen duena baino, bere balantza komertziala defizitean egongo da, baina kontu honetako funts falta beste baliabide batzuekin beteko da, kanpo-inbertsioaren bidez lortutako funtsekin, banku zentralaren erreserben gutxitzearekin edo beste herrialdeek emandako maileguekin.
 
[[Kategoria:Adierazle ekonomikoak]]