Hontz ertain: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
3. lerroa:
| authority = [[Lineo|Linneaus]], 1758
}}
'''Hontz ertaina''' (''Asio otus'') [[strigidae]] familiako [[hegazti harrapari]]a da<ref>{{erreferentzia|egilea= Davis, A. H. and& R. J. Prytherch (|urtea= 1976) |izenburua= Field identification of Long-eared and Short-eared Owls ''|aldizkaria= British Birds'' |alea= 69: |orrialdea= 281-7}}</ref>.
 
Hegazti hau sasi-migratzailea da, neguan hegoalderantz jotzen badu ere ez da urrunera joaten. [[Europa]], [[Asia]] eta [[Ipar Amerika]]ko [[baso]]etan, tartean [[Euskal Herria|Euskal Herrikoetan]], bizi da.
 
Hontz ertaina Ipar Hemisferioko ia lurralde osoan hedaturik dagoen harrapari gautarra da, ugaria, eta kontserbazio arazo berezirik ez duena. Identifikatzeko erraza da buruaren gainaldean dituen belarri-xerlo handiei erreparatuz gero. Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke, era guztietako habitatetan, herri eta hiri handietako parkeetan barne. [[Ugaztun]] txikiez elikatu ohi da.
 
== Deskribapena ==
 
Tamaina ertaineko hontza da, 35-40 cm-ko luzerakoa, eta ia metro bateko hego-zabalera izatera iritsi daitekeena. 150-430 g bitarteko pisua izan ohi du eta emeak arrak baino handiagoak dira, orokorrean. Espezie honen morfologia ezaugarritzen duen bereizgarri nagusia begien gainean dituen belarri-xerlo handiak dira. Bizkarraldean lumaiak kolorazio arre-marroia du, eta sabelaldea krema-horixka izan ohi da marra marroi bertikalduna. Aurpegi-diskoa arrea da eta begien arteko zonaldea zurixeagoa. Tartsoa eta atzaparrak lumaz hornituak izan ohi ditu.
 
Lau subespezie deskribatu dira; nominala, ''Asio otus otus'', [[Eurasia]] guztian hedaturik dagoena, Ipar Amerikan aurki daitezkeen ''A. otus tuftsi'' eta ''A. otus wilsonianus'' subespezieak, eta [[Kanariak|Kanariar Uharteetako]] subespezie endemikoa ''A. otus canariensis''.
 
Antzeko espeziea [[zingira-hontz]]a (''Asio flammeus'') du. Antzekotasun morfologiko nabarmena duten arren, zingira-hontza Euskal Herrian ez da batere ohikoa, eta oso zita gutxi ezagutzen dira lurraldearen hegoaldean, negukoak batez ere. Zingira-hontzak ez du hontz ertainaren moduko belarri-xerlorik. Hegoetako lumajean ere badira aldeak; nabarmenena, ziurrenik, zingira-hontzaren hegoen aurre-ertza zuria izan ohi dela da.
 
== Banaketa ==
 
Ipar Hemisferioan banaketa [[zirkunpolar]]ra du, eta Europan, Afrika Iparraldean, Asian eta Ipar Amerikan aurki daiteke. Banaketaren iparraldean; [[Eskandinavia]]n, [[Siberia]]n eta [[Kanada]]n, udan bakarrik aurki daiteke, eta banaketaren hegoaldean, aldiz, neguan soilik. Tarteko populazioek migrazioak egin ditzaketen arren, urte osoan aurki daitezke hontz ertainak eremu horretan.
 
[[Iberiar penintsula]] osoan bizi da espeziea, eta Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, hegoaldean ikusteko errazagoa den arren.
 
== Habitata ==
 
Askotariko inguruneetan bizi den hegaztia da. Habia [[konifera|koniferoen]] basoetan ezarri ohi duen arren, ingurune irekietan ehizatzen du, eta landazabal mediterraneoan eta ingurune sastrakatsuetan ohikoa da. [[Itsas maila]]tik 2.750 metroraino topatu den espeziea da.<ref name= "Hoyo">{{erreferentzia|egilea= del Hoyo J, Elliott A, Sargatal J |urtea= 1999|izenburua= Handbook of the Birds of the World. Volume 5: Barn-Owls to Hummingbirds |argitaletxea= Lynx Edicions|lekua= Bartzelona}}</ref>
 
== Elikadura ==
 
Ugaztun txikiek osatzen dute espezie honen dietaren zati handiena, [[sagu]]ak, [[arratoi]]ak eta [[satitsu]]ak eskuarki irensten baititu. Iluntasun ia totalean ehizatzeko gai da, eta horretarako batez ere entzumena erabiltzen duela uste da.<ref name= "Marks">{{erreferentzia|egilea= Marks JS, Evans DL, Holt DW |urtea= 2013 |izenburua= Long-eared Owl (''Asio otus'')|bilduma= The Birds of North America Online |argitaletxea= Cornell Lab of Ornithology |lekua= Ithaca}}</ref>
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
 
[[Habia]] egiteko beste hegazti espezie batzuek utzitako egiturak erabiltzen ditu normalean, [[belabeltz]]ek, [[erroi]]ek edo [[mika|mikek]] egindakoak, esaterako; baina zuhaitzetako zuloetan ere gorde daiteke. Emeek 4-6 [[arrautza (biologia)|arrautza]] erruten dituzte udaberri inguruan eta 25-30 egunez inkubatzen dituzte arrautzok txitoak jaio aurretik. Emeak arduratzen dira kumeen zaintzaz eta arrek eramaten dute jatekoa habiara. Hainbat kasutan, txitoak hegan egiteko gai izan aurretik habiatik irten eta zuhaitzaren inguruko behe-landaredian ezkutatuta mantentzen dira.<ref name= "Hoyo"/> Txitoek 35 egun ingururen buruan lortzen dute hegan egitea, baina hainbat astez euren gurasoek lortutako janariarekin elikatzen dira.
 
[[Heldutasun sexual]]a urtebete ingururekin lortzen dute, eta naturan 27 urte arte bizi izan den animaliarik ezagutu izan da.<ref name= "Hoyo"/>
 
== Bizimodua ==
 
Orokorrean espezie [[monogamo]]a da, nahiz eta portaera [[poligamo]]ak ere deskribatu diren.<ref name= "Marks"/>
 
Hainbat populazio sedentarioak dira, banaketa eremuaren erdialdean kokaturikoak, orokorrean. Banaketaren ertzetakoak, aldiz, migratzaileak izan ohi dira. Europako hainbat populaziok, esaterako, [[Egipto]]n igarotzen dute negua.<ref name= "Hoyo"/> Neguan hainbat alez osaturiko kabi komunalak ere ikusi izan dira.<ref name= "Marks"/>
 
Ez da espezie bakar bat beraren oinarrizko harrapakina.
 
== Kontserbazioa ==
 
Espeziearen izaera [[kosmopolita]] eta banaketa zabala dela eta, kontserbazio-arazo berezirik ez duen espezietzat jotzen da. Espeziearen egoera onaren erakusle, Europan 380.000-810.000 bikote estimatu dira, eta milioi bat aletik gora.<ref>{{erreferentzia|izenburua= The Owl Pages |url= http://www.owlpages.com/owls.php?genus=Asio&species=otus |data=2013/01/28}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{commonskat}}
{{wikispecies|Asio_otus}}
 
{{Biologia zirriborroa}}
 
[[Kategoria:Strigidae]]