Goierriko gipuzkera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
70. lerroa:
* Bokal arteko «g», «r» eta «d» galdu egiten dira. Hala, bada, adlatiboko «-ra» amaiera goierritarrez «-aa» da (a luzatua): ''etxe'''r'''a > etxeaa, haiek Donostia'''r'''a joan di'''r'''a > haik Donostiaa jun die''. Bokal arteko kontsonante galera horrek dakartzan laburketen beste adibide batzuk: ''ere > e/ee, egon > eon, etxearen > etxen, egiten du > it(t)e o, egiten dute > it(t)e ue, orain > oaiñ/uaiñ, erakutsi > eakutsi, ederki > earki''.
* Partizipio burutuan «-atu» amaiera duten aditz formetan ere, bokal arteko «t» hori galtzen da: ''bukatu > bukau, zangotrabatuko duzu> zangotrabauko dezu, lardaskatuta > lardaskauta/lardaxkauta, zirikatutako > zirikautako''.
* Goierritar hizkerako aditzen eta aditz sintagmen zenbait forma eta laburketa: ''egin > (e)iñ'' edo ''(e)in'', adibidez: ''nik egin dut > nik in det, hark du > ha(r)rek do, ez du > ezto edo ez do, ez duelako > eztolako edo ez dolako, ez zuelako > etzolako, banoa > Banijobanijo, Bazoazbazoaz > Bazijozbazijoz, Ezez zihoan > Etzijonetzijon, banuen adituta ''(entzunda)'' > banon aittuta, gu gaude > gu gare, zu zaude > zu zare, haiek daude > hai(e)k dare, hala izaten da > hala izate aaa, zuk eman zenidan > zuk eman ziazun edo zuk eman zeniazun'' (nahiz eta azken bi kasu hauek euskara batuan gaizki egon, goerritarrez sarritan entzuten dira).
* Izenordainak (gipuzkera osoan bezala, ''h'' letra ez da ahoskatzen, mutua da): ''hau > hau, honek > honek, hauek > hok, hori > hoi, horrek > horrek, horiek > hoik, hura > huahue, haiek > haik edo eak, hark > har(r)ek, berak > beak ''(singularra, hau da, ''hura''ren forma indartuari ergatiboa erantsita) edo ''eak'' (plurala, hau da, ''haiek''en forma indartua; pluraleko ''eak'' hori, atzera euskara batura ekarrita, batzuetan 'eurak' —edo 'berak'— eta beste batzuetan 'eurek' —edo 'berek'— izango da),'' neroni > neoni''.
* Goierritar hizkeran hika egitea gaur egun arte eta batez ere udalerri txikietan oso ohikoa izan da, baina erabilera apaldu egin da gazteen artean. Noka (neskei egiten zaien hitanoa), bereziki, ia erabat galdu da gazteen artean, euskaldunenak diren herri txiki eta auzoetan izan ezik. Adizki alokutiboen Goierriko erabileraren zenbait adibide: ''eman iezadak/iezadan eskua > emaiak/emaian eskue, joan hadi popatik hartzera > junai popatio hartzeaa.''
<!-- Ondorengo paragrafo hau ezin da horrela eman, txukundu egin behar da, dagoeneko nahiko araztuta dagoen deskribapenaren erdian mordoilo samarra da. Alde batetik, hizkuntzalaritzako terminoekin eman behar da; bestetik, fenomeno hau hemen esaten dena baino orokorragoa da eremuaren aldetik (euskalki gehiagotan gertatzen da) eta kasuen aldetik («''egin'' + ''z-'' adizkia > ''(e)intz-''» ere gertatzen da: ''egin + zuen = (e)intzon''). Oraingoz hemen uzten dut, ea txukuntzeko bidea ikusten dugun: