Luis Vidales: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
||
1. lerroa:
'''Luis Vidales''' ([[Calarcá]], [[Quindío]], [[1904]] - [[Bogota|Bogotá]], [[1990]]) [[kolonbia]]r [[olerkigintza|olerkari]] eta [[saiakera]] idazlea izan zen.
== Biografia ==
[[Nekazaritza|Nekazari]]-familia bateko semea zen. Gaztetatik [[Bogota|Bogotá]] eta [[Medellín]]go literatura-elkarteetan parte hartu zuen, batez ere [[1915]]az geroztik Medellínen kokaturiko ''Panida'' taldean. Han, [[León de Greiff]] olerkariak sortutako ''Panida'' aldizkarian parte hartu zuen. Poeta haren lanek, gainera, eragin handia izan zuten Vidalesengan. [[1926]]an argitaratu zuen ''Suenan timbres'' (''"Txirrinak joka ari dira"'') liburua Kolonbiako lehen olerki lan [[Abangoardismo|abangoardistatzat]] jo zuten, De Greiffen esperimentalismo hertsia eta ironia muturreraino eraman izanaren ondorioz. Ondoren, egunkari eta aldizkarietarako lanak idazten jardun zuen, eta [[1948]] arte ez zuen bere bigarren liburua, ''La insurrección desplomada'' (''"Porrot egindako altxamendua"''), kaleratu. Hirugarrena, ''La obreríada'', [[1977]]an argitaratu zuen. Azken horietan, edukiari dagokionez, [[Pablo Neruda]] idazlearen antzeko ikuspegia hartu zuen, hau da, giza arazoekiko konpromisoarena. Saiakeretan ere islatu zuen, estetika [[marxismo|marxistaren]] ildotik, langileriaren sufrimenduekiko engaiamendu hori.
== Erreferentziak ==
|