Hōjō Sōun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 13 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q924929 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Bizitza ==
Hōjō Sōunek, beste askok bezala, [[Kyoto|Kioto]] utzi zuen [[Ōnineko gerra]]n zehar, eta [[Sarugako probintzia]]ra joan zen bere jarraitzaileetako zenbaitekin, non [[Imagawa Yoshitada]]ren basailu bihurtu zen, bere koinatua ere bazena, bere arrebarekin ezkondu baitzen. Imagawa Yoshitada borrokan hil zenean [[1476]]an, Hojok, Imagawa Yoshitadaren semearen, bere lehengusuaren (Imagawa Ujichika) eta Oshika Norimitsuren arteko oinordetza gatazkan bitartekari lana egin zuen. Honek, denbora baterako bakea eragin zuen. Baina Norimitsu, [[1487]]an, berriz Imagawaren klanaren kontrola hartzen saiatu zenean, Hojo Sounek hil egin zuen eta Kokokujiko gazteluarekin saritua izan zen.
 
Berak lortu zuen Izuko probintziaren kontrola [[1493]]an, gerra zibil baten hasieran zegoena, bere boterea, Ashikagaren antzinako basailuekin handituz. Une horretan bertan, [[Ashikaga Yoshizumi]]k, estatu kolpe bat eman zuen Kioton, [[Ashikaga shogunerria|Ashikaga shogunerriko]] hamaikagarren shoguna bihurtuz.