Beagle (txakurra): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
40. lerroa:
Geroago, arraza klubak akordio batetara heldu ziren: tamaina bakar bat izatea, 13 hazbete eta 16 hazbete tartekoa, hau da, 33,02 zentimetroetatik 40,65 zentimetroetaraino. Horrela aurreko tamaina guztiak sartzen ziren eta ez ziren bereizketarik egin behar.
 
== Populartasuna ==
 
Beagleak munduan zehar sakabanatuta daude. Gutxigorabehera, Estatu Batuetan 40.000 jaiotza gertatzen dira urtero eta beagleen kopuru totala herrialde horretan 600.000 baino gehiago da. Honek arrazoi garbi bat du: bere etxezaletasuna.
 
== Osasuna ==
 
Arraza hau, 14 urteko adina lor dezake, ondo zainduta eta elikatuta baldin badago. Hala ere, osasu arazo propio batzuk ditu hazten den eñean. [[Txakurraren aldakako displasia|Aldakako displasia]]z ere kaltetzen da arraza hau, nahiz eta hain ohikoa ez izan. Gehien kaltetzen duen gaixotasuna retinako atrofia progresiboa da. Baita ere, hernia diskalaz kaltetuta egon diteke.
 
=== Arazoak ===
 
Nahiz eta leku txikietan primeran moldatzen diren, beagleak, beste txakur guztiak bezala, ariketa fisikoa egin behar dute. Bestela, obesitatea izatera hel ditzake.
 
== Izaera ==
 
Beti pozik dagoen txakur untxaria da. Ingalaterran oso ospetsua izan da urte askotan, eta oraindik, jarraitzen du horrela uzaten. Edozein bizilekura molda daiteke, ariketa fisiko minimo bat egiten baldin badu. Gainera, umeekin ondo moldatzen da, ez da inoiz beraietaz aspertzen, beti jarraitzen du jolasean eta haiek egiten dituzten "maltzurkeri" guztiak jasan egiten ditu, kexatu barik.
 
== Bitxikeriak ==
 
=== Ahotsa ===
 
Esaten da beraien ahotsa politenetarikoa eta partikularrena dela. Beagleak zaunkalari "onenak" dira.
"Su armoniosa y resonante voz alcanza una coralidad extraordinariamente agradable."
 
=== Record tristeena ===
 
Beraien mantsotasuna, beraien izaera goxoa eta beraien tamaina perfektuaren ondorioz, txakur arraza hau esperimentu kosmetikoetarako erabiliak izan dira, laborategietan. Gutxigorabehera, gaur egun, urtero 100 milioi animalia esperimentuetan sartuta egoten dira.
 
 
== Erreferentziak ==
 
* ''PeloPicoPata'' aldizkaria
{{commonskat}}
{{Biologia zirriborroa}}