«Gizarte bazterketa»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (Joxemai wikilariak «Gizarte-bazterketa» orria «Gizarte bazterketa» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik)
No edit summary
'''Gizarte-bazterketa''', '''marjinazio''', '''esklusio''' edo '''bazterkeria''' pertsonek [[gizarte-ongizate]] eta [[bizi-kalitate]]a eskuratzeko jasaten dituzten oztopo sozial, ekonomiko edo politikoen multzoa da, [[gizarte]]aren [[sistema]]n modu egokian ez [[gizarte-integrazio|integratzeagatik]]. Oztopo hauek modu zuzenean [[diskriminazio]] edo bazterkeriaz gerta daiteke, baina baita ere pertsona horiek gizartean integratzeko beharreko mekanismoak behar bezala funtzionatzen ez dutelako. Bazterketa dakarten egoerak anitz dira, hala nola [[pobrezia]], [[familia]]ren haustura, [[immigrazio]]a, [[drogazaletasuna]]a eta [[delinkuentzia]]. Egoera horiek gizartearekiko loturak hautsi eta isolamendua dakar, bazterketa-egoeraren gainditzea eragotziz; aldi berean, gizartea zatitu egiten du, gizartearen eremutik kanpo geratzen diren kolektiboak sortuz. Egungo ekonomia-eredu nagusiek (kapitalismoak eta liberalismo ekonomikoak bultzatzen duten lan-prekarietateaz, esaterako) eta, elkartasun-loturak ezabaturik, gizartearen zatiketak eta kohesio-ezak gizarte-bazterketaren kausa estrukturaltzat ere jotzen dira. [[Administrazio publiko]]ek bazterketa egoerak gainditzeko [[politika]]k eraman ohi dituzte aurrera, [[gizarte-ongizate]] izeneko alorren baitan.
 
[[Kategoria:Gizarte-arazoak]]
48.195

edits