Horacio Etxebarrieta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Bere aitarengandik hartuak zituen [[meatzaritza|meategi]]-negozioak indartuz, beste alor askotara ere zabaldu zituen: [[burdina]]-meategiak, [[petrolio]]-bilaketak, [[ontzigintza]], [[porlanzementu|porlangintza]]gintza, itsaso eta aire-garraioak, banketxeak. Bizkaian ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere jarri zituen enpresak: [[Cádiz]]ko ontzigintza enpresa, ''Portland Iberia'' (Toledo), ''Compañia Aérea de Transportes Iberia'' (gaur egungo [[Iberia (enpresa)|Iberia]] konpainia), ''Saltos del Duero'' (gero ''Hidroeléctrica Española'' enpresarekin bat eginik, [[Iberduero]] sortu zuena, eta ondoren [[Iberdrola]]), eta abar.
 
Bestalde, [[Maroko]]ko hainbat pertsona ahaltsurekin zituen harremanak baliatuz, Espainiako Gobernuaren eskariz, [[Abd el Krim|Abd el-Krim]] buruzagiarekin negoziatu eta haren esku zeuden espainiar presoak askatzea lortu zuen (1923).
 
Denbora batez [[El Liberal (Bilbo)|El Liberal]] egunkariaren jabea ere izan zen.