Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
9. lerroa:
gudulari2=[[Zazpi Herbehere Batuen Errepublika]]||
komandante1=[[John Granville]]||
komandante2=[[Maarten Tromp|Maarten Harpertszoon Tromp]]||
indarra1=||
indarra2=||
18. lerroa:
 
==Gertaerak==
[[1651]]. urtean, [[Ingalaterra]]ko bigarren gerra zibila amaitzear zela, alderdi parlamentarioak ia lurralde osoa hartua zuen eta [[Kornualles|Kornubia]] mendebaldeko [[Scilly uharteak]] erregezaleen azken gotorleku bilakatu zen<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2324/historiako-gerrarik-luze-eta-baketsuena «Historiako gerrarik luze eta baketsuena»], ''Argia'', 2012-05-27, CC-BY-SA lizentzia</ref>.
 
Herbehereetako Probintzia Batuek independentzia lortu zuten, espainiarren aurka [[Laurogei Urteko Gerra]]n (1568-1648) borrokatu ondoren. Ingelesak holandarren aliatuak izan ziren gerra horretan, eta, horregatik, Herbehereek Ingalaterrako gerra zibilean [[Oliver Cromwell]] buru zuten parlamentarioen alde egitea erabaki zuten<ref name=aa></ref>.
28. lerroa:
[[1985]]ean, [[Roy Duncan]] historialaria Scilly Uharteetako Kontseiluko presidentea zen. Holandarren gerra deklarazioaren “mitoaren” berri zuen, baina ez zekien benetan deklarazio ofizialik izan zen, ala mendetan zehar ahoz aho elikatutako [[legenda]] hutsa. Berak ordezkatzen zituen uharteak oraindik gerran ote zeuden argitzeko, Herbehereen Londresko enbaxadara gutun bat bidali zuen<ref name=aa></ref>.
 
[[Enbaxada]] gaiari buruzko dokumentazioa aztertzeaz arduratu zen, eta deklarazioa benetakoa zela eta oraindik indarrean zegoela erantzun zioten historialariari. Duncanek uharteak bisitatzeko gonbitea luzatu zion [[Rein Huydecoper]] enbaxadoreari, eta, hala, 1986ko apirilaren 17an, gerra ofizialki “hasi” eta 335 urtera, [[bake itunaitun]]a sinatu zuten<ref name=aa></ref>.
 
==Erreferentziak==