Volgako Bulgaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t «White_Sulde_of_the_Mongol_Empire.jpg» fitxategia kendu da, Alan wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
30. lerroa:
Aditu gehienek Volgako Bulgariarrak hasiera batean [[jazariar|jazariar inperioaren]] basailu izan zirela diote. [[IX. mendea]]ren uneren batean tribuen bateratzearen prozesu bat hasi zen, estatu egitura bat finkatuz, [[Bolgar]] hiriburu bezala zuena, egungo [[Kazan]]etik 160 kilometroko distantziara dagoena. Hala ere, aditurik gehienek ez dute uste bulgariar estatu primitiboa jazariarrengandik erabat independentea zenik azken hauek [[Sviatoslav I.a Kievekoa]]k [[965]]ean suntsitu zituen arte.
 
Bulgariar tribu ezberdinen batasuna lortzeko, jazariarren aurkako bere guduetan aliatu boteretsu bat lortzen saiatzen ari zen aldi berean, Amas knanak [[Al-Muti]] [[Abbastar Kaliferria|Abbastar kalifari]] [[KoranKorana]]a ezagutzen zuten eta euren lurraldean [[meskita]]k eraikitzeko gizon eledun eta erlijiosoak eskatu zizkion. Honela, [[962]]ko [[maiatzakmaiatzaren 11|maiatzak 11n]]n knanak [[Bagdad]]eko ordezkaria zen [[Ahmad ibn Fadlan]] hartu zuen, lau egun beranduago islama bulgariar estatuaren erlijio ofizial bihurtuz.
 
== Oparotasun garaia ==
Eskualdeko biztanleriaren zati handi bat turkiar jatorrikoa zen, horien artean [[suar]]rak, [[barsil]]ak, [[bilar]]rak, [[baranjar]]rak eta [[burtar]]ren zati bat. Egungo txuvaxiar eta Kazango tartariarrak Volgako bulgariarren oinordeko dira, ebidentzia linguistikoek txuvaxiarrak etnia turkiar antzinakoagoak direla iradokitzen duten arren, [[huno]]ekin lotuta egon daitekeena. Gainontzeko biztanlerian finlandiar zein magiar jatorriko tribuak zeuden ([[asagel]] eta [[paskatir]]), dirudienez, [[bisërman]]ak eta [[tartariartatariar|tartariarrak]]rak hauengandik datozelarik.
 
Volgako Bulgariako liderrak iltäbär edo elteberra zen, islamizazioaren ondorioz sheij edo jeke izena jaso zuena. Horien zenbait izen ezagutzen dira, [[Almış]] (Almas), [[Mikail bine Cäğfär]] (Mikaul ibn Jafar), [[Mö'mim bine Äxmäd]] (Mumin ibn Ahmad), [[Mö'min bine âl-Xäsän]] (Mumin ibn al-Hasan), eta [[Talib bine Äxmäd]] (Talib ibn Ahmad) kasu.
39. lerroa:
[[Fitxategi:Devil tower.jpg|thumb|right|250px|''Deabruaren Dorrea'' Yelabugan.]]
 
Volga ibaiaren erdialdeko ibilgua kontrolatuz, bulgariar estatuak zabalki kontrolatu zuen ekialdeko [[Europa]] eta [[Asia]]ren arteko merkataritza [[Gurutzadak|Gurutzaden]] aurretik, merkatari-ibilbide berriak posible egin zituztenak. Hiriburua, Bolgar, hiri oparo bat zen, islamiar munduko hiririk garrantzitsuenen pare zegoelarik tamaina eta aberastasunaren arloan. Bolgarren merkatari-bazkideen artean iparraldeko ([[Bjarmaland]]) [[bikingo]]ak, [[Yugra]], eta [[nenet]] tribuak iparraldean, [[Bizantziar Inperioa]] eta [[Bagdad]] hegoaldean, eta, azkenik, mendebaldeko [[Europa]]tik [[TxinaTxinako Herri Errepublika|Txinaraino]]raino zeuden. Beste hiri garrantzitsu batzuk [[Bilär]], Suar ([[Suwar]]), [[Qaşan]] (Kashan) eta [[Cükätaw]] (Juketaw) izan ziren. Egungo [[Kazan]] eta [[Yelabuga]] hiriak Volgako Bulgariako mugako gotorleku bezala sortuak izan ziren. Beste hiri batzuk errusiar iturrietan aipatuak dira, oraindik topatu ez diren arren. Hau da Aşlı ([[Oshel]]), Tuxçin ([[Tukhchin]]), İbrahim ([[Bryakhimov]]) eta Taw İleren kasua. Horietako batzuk [[Volgako Bulgariaren mongoliar inbasioa]]n ([[1223]] eta [[1236]]-[[1241]]) suntsituak izan ziren.
 
Mendebaldeko printzerri errusiarrak izan ziren benetako mehatxu militar bakarrak bulgariar erresuma existitu zen bitartean, [[XI. mendea]]n suntsitua izan zena zenbait errusiar erasoren ondorioz. Ordutik eta [[XIII. mendea|XIII. menderarte]], [[Vladimir]]reko gobernariek (bereziki [[Andres Errukitsua]]k eta [[Vsevolod III.a]]k, euren ekialdeko mugak defendatzeagatik irrikan, sistematikoki arpilatu zituzten mugako bulgariar hiriak. Mendebaldetik zetorren presio eslaviar honen ondorioz, hiriburutza Bolgarretik Bilärrera pasa zen.
 
== Gainbehera ==
[[1223]]ko [[iraila|iraileanirail]]ean, [[Samara]]tik gertu, [[Gabdula Txelbir]] [[knan]]-[[xeike]]ak [[GengisGenghis Khan|Gengis Khanen]]en armadaren abangoardia mongoliarra garaitu zuen, [[Uran]]ek gidatutakoa, [[Subotai]] bagaturraren semea zena. [[1236]]an mongoliar armada berriz itzuli zen, bulgariar erresumaren barneko borrokak probestuz, herrialde osoa bost urtetan menperatuz, une horretatik aurrera Ghengisen seme nagusia zen [[Jotxi]]ren ''uluss''aren zati izatera pasa zena, beranduago [[Urrezko Horda]] bezala ezagutuko zen lurraldea. Herrialdea zenbait printzerritan banatua izan zen, horietako bakoitza Hordaren zuzeneko basailu zelarik, eta pixkanaka geroz eta autonomia handiagoa jasoz. [[1430]]etik aurrera, [[Kazango khanerria]] nabarmendu zen printzerri hauen artean garrantzitsuena bezala.
 
{{commonskat}}