Francesco Petrarca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
Petrarcaren aita [[florentzia]]r notarioa zen, [[Dante Alighieri|Dante]] erbesteratu zuten arrazoi berengatik, alegia arrazoi politikoengatik, deserritu zutena. Hala, [[1311]]. urtean, Francescok eta haren familiak [[Carpentràs]]en, [[Avignon]]dik hurbil, hartu zuten bizilekua. Avignonen bertan [[erretorika]], [[gramatika]] eta [[dialektika]] ikasi zituen, [[Convenevole de Prato]]ren gidaritzapean, eta literaturarako zaletasun handia erakutsi zuen gazte-gaztetatik. Ondoren, aitak [[Montpellier]]ra bidali zuen [[zuzenbide]]-ikasketak egitera. [[1326]]an, aita hil ondoren, Avignonera itzuli zen<ref>[http://www.epdlp.com/escritor.php?id=2140 Francesco Petrarca] Epdlp.com</ref>. [[1327]]an, Laura ezagutu zuen, Avignongo Santa Klara elizan. Emakume haren berririk batere ez dago, eta garai hartan Petrarcaren asmazioa izan zela ere pentsatu zuen batek baino gehiagok. Edozeinetara dela ere, Laura izan zen Petrarcaren poesiaren inspirazio-iturri nagusia.
 
Petrarcak aitaren ondasun guztiak ahitu zituenean, eliz ikasketak hasi zituen. Ordena txikiak hartu zituen, eta klasikoak ikasteari ekin zion: [[Zizeron]], [[Virgilio]], [[Tito Livio]]<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/p/petrarca.htm Francesco Petrarca] Biografiasyvidas.com</ref>, eta batez ere, [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]] aztertu zituen, besteak beste. 1330ean [[Giovanni Colonna]] kardinalak familiaren kaperau izendatu zuen, eta adiskidetasun-harreman sendoa sortu zen Colonnaren eta Petrarcaren artean.
 
Kargu hari esker, bestalde, bidaia asko egin ahal izan zituen Petrarcak Europan zehar. 1337an joan zen lehenengo aldiz Erromara, eta liluraturik gelditu zen hiri hartako hondakin klasiko eta kristauekin. Urte horretan bertan, Avignonera itzuli zenean, hiri hartatik kilometro gutxira zegoen herrixka batera, [[Vanchus]]era, erretiratu zen. Bien bitartean, Petrarcaren ospea, bai politikan bai kulturan, izugarri hedatzen ari zen; hala ere, bakardadean eta erretiraturik bizitzeko zuen grinak batetik, eta bestetik, ospe nahiak eta lurreko ondasunen beharrak (bi seme-alaba izan zituen harreman desberdinetatik sortuak: Giovanni eta Francesca) dikotomia banaezina osatzen zuten Petrarcaren baitan, eta ospea nola, halaxe zihoan hazten bitasun hori Petrarcarengan.