Orbital atomiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Orbital atomikoa''' [[elektroi]] batek [[atomo]] batean duen [[uhin]]-portaera deskribatzen duen [[funtzio matematiko(matematika)|funtzio matematikoa]]a da. [[Energia]]-egoera jakin batean atomo isolatu bateko elektroi jakin bat egon daitekeen eskualdea kalkulatzeko erabiltzen da funtzio hau. Orbital atomiko deritzo bai "funtzio matematikoari" berari bai funtzioaren ondorioz sortutako "eskualdeari". Gehiago zehaztuz, orbital atomikoak atomo isolatu baten inguruko elektroi bakoitzak elektroi-hodeiaren baitan dauzkan [[kuantu]]-egoera posibleak dira.
 
[[Fitxategi:Electron orbitals.svg|right|thumb|350px|[[Elektroi]]en orbital atomiko eta [[orbital molekular|molekularrak]]]]
 
Ikuspuntu klasikoan, elektroiek [[atomo nukleo|nukleo atomikoatomikoaren]]aren inguruan betetzen zuten orbita eta [[planeta|planetek]] [[EguzkiEguzkia]]arenren inguruan egiten zutena (edo, zehatzago izateko, [[sits]]ek lanpara baten inguruan egiten dituzten mugimendu azkarrak) antzekoak zirela uste zen. [[Mekanika kuantiko]]aren garapenerako pizgarri nagusietako bat elektroiek atomoaren inguruan daukaten portaera azaltzea izan zen. Mekanika kuantikoan orbital atomikoak espazioaren araberako uhin-funtzio eran deskribatzen dira. Elektroiak ezin direnez [[partikula (argipena)|partikula]] [[solido]] gisa deskribatu (planeta bat edo sits bat den bezala), analogia zehatzago bat egiteko, elektroia planeta txiki baten inguruan (alegia, nukleo atomikoaren inguruan) dagoen atmosfera erraldoi gisa azal daiteke. Hori dela-eta, fenomeno hau adierazteko "orbita" hitza baztertu eta "orbital" hitza hobetsi zen.
 
Orbitalen izenak (s, p, d, f, g, h...) beren linea [[espektroskopia|espektroskopikoen]] ezaugarrietatik abiatuta erabaki dira: '''s'''harp (ingelesez: zorrotz), '''p'''rincipal (nagusia), '''d'''iffuse (lauso) eta '''f'''undamental (oinarrizko). Gainerakoen izenak sortzeko ordena alfabetikoa jarraitu da.