Francesco Petrarca: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa:
'''Francesco Petrarca''' ([[Arezzo]], [[1304]]ko [[uztailaren 20]]a - [[Arquà Petrarca|Arquà]], [[1374]]ko [[uztailaren 19]]a), [[XIV. mendea|XIV. mendeko]] [[italia]]r erudito, [[olerkigintza|olerkari]] eta [[humanismo|humanista]] izan zen. Nahiz eta [[latin]]ez idatzi zituen lanak garrantzi handikoak diren haren psikologia eta [[humanismo]]a ezagutzeko, [[italiera]]zko ''Canzoniere'' («Kantutegia», 366 kantu guztira) obrak eman zion sona eta ohorea. Tradizio siziliarraren eta proventzerazkoaren ildoan idatzia dago, eta maitasuna du gai nagusia. Sentimenduen azalpena, irudiak, hiztegia bera ere, nahiko arruntak badira ere, Petrarcaren handitasuna sentimenduak erritmora eta neurkerara egokitzean datza eta, orobat, gizakiaren zerunahiaren eta mundunahiaren arteko tentsioaren azalpenean.
 
Haren familia [[Florentzia]]tik erbesteratua izan zen, eta, haiekin batera, artean haurra zela, [[Proventza]]ra joan behar izan zuen. Lege-ikasketak egin zituen [[Montpellier]]ren eta [[Bolonia]]n. [[1326]]an [[Avignon]]era joan zen, Aita Santuaren gortera, eta han ordena txikiak hartu zituen. Handik urtebetera ezagutu bide zuen Laura, beraren ''Canzionere'' obra nagusiko pertsonaia eta musa. Idazteari, ikasteari eta bidaiak egiteari ekin zion, zenbait handikiren diru-laguntzari esker. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zuen. Nabarmentzekoa da obra horien artean [[1338]]an hasi zuen ''[[Africa (Petrarca)|Africa]]'' poema epiko luzea, [[Eszipion Afrikarra]]ri buruzkoa. [[1341]]ean, poesia-saria jaso zuen [[Roberto I.a Napolikoa]] erregearen eskutik. Garai hartan hasi zen ''Secretum'' obra idazten, latinez idatzi zituenen artean interesgarrienetakoa, [[Agustin Hiponakoa|San AgustinAgustinen]]en eraginpean idatzia. [[1345]]etik aurrera, bolada batez, bere [[Vaucluse]]ko etxean sartu eta erlijio bakardadearen loria goraipatu zuen hainbat idazlanetan: ''De vita solitaria'', ''De otio religioso'', eta ''Bucolicum carmen''.
 
Petrarcak goren mailako lekua izan du poesiaren historian eta baita Europa kristauko kulturan eta kultura modernoan ere. Dena dela, haren eragina ez zen literaturaren alorrera mugatu, bizitza moralean eta politikoan ere eragin handia izan baitzuen. Haren poesiak, haren gogoeta moralek eta espiritualek, historiaren ezagutza analitikoak eta aldi berean sintetikoak, eta, azken finean, haren lan guztiak helburu nagusi bat zuen: antzinako mundua eta kultura fedegabea batetik, eta bestetik, mundu kristaua eta fedea batu nahiak mendeetan zehar sortu dituen arazoei irtenbidea bilatzea.