Buztangorri argi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
10. lerroa:
== Deskribapena ==
 
13-14,50 zentimetroko txoritxoa da. [[Sexu dimorfismo|Dimorfismo sexualsexuala]]a ematen da, itxuraz ar eta emeak desberdinak direlarik: arrek gorputzaren azpialdea eta buztana gorria dute, aurpegi beltza, begien gainean lerro zuri bat dutelarik, eta buru gainalde eta bizkarraldea gris kolorekoa dute. [[Moko (hegaztiak)|Moko]] eta hanka ere beltzak dituzte. Emeak aldiz, kolorez argiagoak dira, gris marroixka kolorekoak hain zuzen ere. Buruan ez dute lerro zuririk, ezta buru gainealde beltzik, eta gorputzaren behealdean ez dute kolore gorririk, baina buztan gorria dute.<ref>{{erreferentzia|egilea= Scott B, Forrest D |urtea= 1982 |izenburua= Clave del Observador de Aves|argitaletxea= Omega S. A.|lekua= Bartzelona}}</ref>
 
=== Antzeko espezieak ===
25. lerroa:
== Banaketa ==
 
Banaketa [[paleartikopaleartikoa]]a du, Europa, Asia eta Afrikako ipar-mendebalde guztian zehar agertuz. Europari dagokionez ia lurralde guztian zehar udako banaketa du, eta Afrikara migratzen du negua igarotzera.
 
Euskal Herrian ere udako banaketa du, eta toki oso zehatzetan aurkitzen da: [[Izkiko mendiak|Izki]], [[Urbasa]] eta [[AndiaAndimendi|Andiako]]ko basoetan ugaltzen da, eta baita [[Errobi]] eta [[Irati]] ibaien goi-inguruetan.<ref>{{erreferentzia|egilea= Penas Patiño XM, Pedreira López C, Silvar C|urtea= 2012|izenburua= Guía de Aves de Euskal Herria |argitaletxea= Sua Edizioak}}</ref>
 
== Habitata ==
 
[[Baso]]etan agertzen da, zuhaizti zahar eta zabaletan, [[Haritz|harizti]], [[Erkametz|erkamezti]] eta [[Arteaarte (zuhaitza)|artadietan]] hain zuzen ere; parke, baratz, txilardi eta lorategietan ere aurkitu daiteke, beti ere habia egiteko toki egokia badu, batzuetan baita harrizko pareta edo harrobietan ere.
 
== Elikadura ==
 
[[Intsektu]]etaz elikatzen da, batez ere [[kakalardo|koleoptero]], [[hemiptera|hemiptero]], [[lepidoptera|lepidoptero]] eta [[dipterodiptera|dipteroz]]z (eta baita hauen larbaz ere). Honetaz gain, [[armiarma]], [[zizare]] eta [[baia]]k jan ditzake.
 
== Ugalketa eta ontogenia ==
 
Kumatze garaia maiatzetik ekain erdialdera ematen da, bi [[errunaldi]] ematen direlarik. [[Habia]] emeak eraikitzen du, belar lehorra, goroldioak, sustraiak eta zuhaitzen azalaren zuntzak erabiliz. Habia nahiko sakona izaten da, eta maiz lumekin estaltzen du.
Emeak 6-7 arrautza jartzen ditu errunaldi bakoitzean. [[Arrautza (biologia)|Arrautza]] hauek azpieliptikoak eta distiratsuak izaten dira, urdin argi kolorekoak eta 18,6x13,7 milimetrokoak. Hauek emeak soilik inkubatzen ditu, 11-14 egunez.
 
Arrautza hauetatik jaiotako txitak lumatxa edukitzen dute, batez ere buru eta bizkarraldean, luzea eta ugaria izaten dena. Lumatxa hau gris ilunekoa izaten da, eta honen azala berriz hori kolorekoa izaten da. Txita hauek 14-20 egunez egoten dira habian, gurasoek zaintzen dituztelarik, eta egun hauek igarotzean habiatik alde egiten dute.<ref>{{erreferentzia|egilea= Harrison C|urtea= 1991|izenburua= Guía de Campo de los nidos, huevos y polluelos de las aves de España y de Europa|argitaletxea= Omega S. A.|lekua=Bartzelona}}</ref>