Juantxo Villarreal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Juantxo Villarreal''' [[eskubaloi]]-entrenatzaile gipuzkoarra ([[Errenteria]], 1947). Irungo C.D. Bidasoa eskubaloi-taldearen aulkian hogeita bi urte entrenatzaile-lanetan aritu ostean, 1997an erretiratu zen. [[C.D. Bidasoa]]k bere eskutik bizi izan ditu urterik emankorrenak. Entrenatzaile gisa hainbat garaipen eta titulu irabazi ditu Villarrealek. Lehena, 1986-1987 denboraldian lortutako Liga Txapelketa. Ordutik aurrera, emaitzak kontuan harturik, talde irundarraren urrezko aroa zuzendu du errenteriarrak. 1994-1995 denboraldian bere ametsa egia bihurtu zen: [[Bidasoa Kirol Kluba|Elgorriaga BidasoaBidasoak]]k Europako Kopa irabaztea hain zuzen ere. Europan titulurik irabazi duen lehen euskal entrenatzailea izan zen. Bi urte geroago, 1996-1997 denboraldian, Europako Errekopa erdietsi zuen Bidasoak. Villarrealen palmaresa titulu hauekin osatzen da, besteak beste: 1994-1995ean [[Asobal Liga]], 1990-1991n eta 1994-1995ean Errege Kopa, 1992-1993an Asobal Kopa eta 1995-1996 denboraldiko Superkopa. Egun C.D. Bidasoako zuzendari teknikoaren lana Euskadiko Selekzioaren hautatzaile-lanarekin tartekatzen du Juantxo Villarrealek.