Espainiako borboien berrezarkuntza Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
'''Espainiako borboien lehen berrezarkuntzan Euskal Herriko historia''' atal berri batean sartu zen.
 
Behin [[Euskal Herriko foruak|foruak]] ezabatu zirenetik, politika egiteko beste modu batera egokitu behar izan zuten [[euskal Herria|euskal herritar]] [[politika]]riek eta modu hori, oinarrian, Espainian egiten zenarekin bat etorri zen. Esan daiteke euskal politika «sukurtsalizatu» edo berdindu egin zela, Espainiakoarekin alderatuta, Europa guztian gauzatu zen berezitasunen galtzearen baitan. Hala ere, sistemako bi talde handienek, [[kontserbadurismo|kontserbadoreek]] eta [[liberalismo|liberalek]], ez zuten lortu [[Euskal Herria]]ren txertatzerik, eta horrek, Espainiako politika berrezarkuntzazailea euskal lurrean behar bezala ez zilegitzea ekarri zuen ondoriotzat. Nork bere alderdiaren esanei jaramon gutxi eginez, «industriako kapitain» handien artetik sortu ziren, [[Bizkaia]]n bereziki, sistemako politikariak, batez ere, euren interesek hartara eramanda.
 
Baina euskal probintzietako dinamika politikoa ez zen homogeneoa izan. Bizkaian -bera zen modernoena- gertatu zen lehia politiko handiena, eta talde berriak plazaratzeko bide eman zuen horrek, hala nola [[sozialismo|sozialistak]] eta [[abertzaleabertzaletasun|abertzaleak]]ak. [[Gipuzkoa]] tradizioaren eta berrikuntzaren artean kokatu zen. Barneko probintzietan aldiz, [[Araba]]n bezala [[Nafarroa]]n, indar tradiziozale eta kontserbadoreenek agindu zuten aldi honen amaierara arte. 1876. urteak garrantzi berezia du, bai Espainiako historian, bai Hego Euskal Herrikoan.
 
Hurrengo berrogeita hamar edo hirurogei urteetan, gutxienez, funtsezko izango ziren hiru gauza gertatu ziren urte hartan. 1876ko uztailaren 2an Konstituzio berri bat onetsi zen, [[Espainiako Bigarren Errepublika|1931ko errepublika]] deklaratu zen arte iraungo zuena; konstituzio hori izan zen [[Borboien berrezarkuntza (Espainia, 1874-1931)|Errestaurazio]] deritzan sistema politikoaren lege oinarria. Bestalde, urte horretan bertan bukatu zen azken karlistaldia, eta, garrantzitsuena dena, ezeztatu ziren betiko euskal foruak, uztailaren 21eko legearen bidez.
11. lerroa:
== Foruen ezeztatzea ==
 
1876. urtea, beraz, mugarri bat da gaur egungo euskal historian, garai hartakoek berek ondo antzeman zuten bezala, oso garbi bereizi baitzituzten foru garaia eta ondoren etorriko zena. 1876ko foruen ezeztatzea euskal probintzietako hiritarrek zituzten zerga eta [[soldadutza|soldaduska]] salbuespena deusezeko lehen urratsa izan zen. Azken ondorio gisa, Hegoaldeko euskal probintzietako bizitza politiko, sozial eta ekonomikoaren berdintze bat ere ekarri zuen, Espainiako inguru zabalagoaren baitan.
 
Aldaketa hori ez zen batere erraza izan, estutasun eta dramatismo handiko uneak izan baitziren. Urte betez, 1877ko udaberria arte, borrokan jardun ziren hainbat lekutan [[Batzar Nagusi (argipena)|Batzar Nagusietan]]etan, Konferentzia probintzialetan, [[Espainiako ParlamentuaGorteak|Espainiako Parlamentuan]]n bertan, euskal indar biziak eta erakundeak, bai probintzialak, bai udalekoak, iritzi publikoaren eta espainiar politikarien indarraren kontra eginez, foruen ezeztatzearen eta konstituzioaren arauak, bere eskubide, eta batez ere, bere betebeharrekin, euskal probintzietara zabaltzearen aldeko zirenen kontra alegia. Zehaztugabetasun handiko aldi bat, 1839az gero zirauena, bukatu zen horrekin.
 
Foruen konponketak itzulerarik gabeko puntua aurkitu zuen Espainiako Gorteen lege batean eta ez zen halako konponketarik sekula aurrera eraman. Baina, orduko euskaldunek garai foralaren aldeko kanpaina zabal bat egin zuten arren kanpaina biktimista eta mitifikatzailea eta, bestalde, kontrako zentzuan, egoera asko aldatzen ari bazen ere, foruen ezeztatzearen baldintzak ezin dira ikusi, inola ere, behin betiko ezeztatze baten modura. Bi arrazoi nagusi izan ziren horretarako.
25. lerroa:
Horixe da bigarren arrazoia, foruen ezeztapenak zergatik ez zituen euskal probintziak Espainiako gainerako probintziekin erabat berdindu agertzen duena. Euskal erakundeak gogor jardun ziren uztailaren 21eko legearen kontra. Legearen berri jakin bezain laster, hiru probintzietako Batzar Orokorrek araua indargabetzea eta, [[Bergarako besarkada|1839ko legea]] oinarri hartuta, negoziatzea eskatu zuten; hau da, XIX. mendearen erdialdeko egoera onuratsura itzuli nahi zuten, kontuan izan gabe [[Seiurteko demokratikoa|Demokraziako Sei Urteetan]] eta [[Hirugarren Karlistaldia|azken karlistaldian]] izandako gertaerak. Bizkaian hartu zuten jarrera gogorrena, [[Fidel Sagarminaga]]ren gidaritzapean.
 
Sagarminaga politikari liberala zen, [[Unión Vasco-Navarra]]-ren sortzailea, [[Euskal-Erria|izen bereko egunkariarena]] (1880) eta [[Euskal-Erria elkartea]]rena (ezaugarriei dagokienez, 1878an [[Juan Iturralde|Iturralde]], [[Arturo Kanpion|Kanpion]] eta beste batzuek Nafarroan sorturiko [[Nafarroako EuskaraEuskal Elkargoa|Nafarroako Euskara Elkargoaren]]ren parekoa). Sagarminagaren proposamenaren arabera, foruen berreskuratzearen alde egin behar zuten hiru probintziek, ideologia printzipio oro eta Espainiako politika eta alderdi politikoak baztertuta.
 
"Dena ala ezer ez" politika harekin, Sagarminagak, alde batetik, prozedura estrategiko bat adierazten zuen ezeztatze legea inola ere ez negoziatzea, baina, beste alde batetik, Euskal Herriko lege oinarriak foruaren jarraipena izan behar zuela ere adierazten zuen, alegia, lege oinarri horrek inola ere ezin zuela izan (etorkizunean) administrazioa deszentralizatzeko bide bat; izan ere, deszentralizazio hark abantaila handiak izan bazitzakeen ere, euskal tradizioari arrotz gertatzen zitzaion oinarri bat zuen, alegia, Espainiako konstituzioa.
57. lerroa:
Euskal talde politiko guztiek, egunkari guztiek, foralak zirela esan ohi zuten behin eta berriz, eta hori, barneko arrazoi zilegiztatzaile izan bazitekeen ere, azkenean ez taldeak identifikatzeko ez bereizteko ahalmenik ez zuen elementua bihurtu zuen. Horrez gainera, [[Javier Corcuera]]k bere garaian adierazi zuen bezala, foruen eskaera nahierara erabili zuten alderdiek, eta bidean galdu egin zen foruen izaeraren definizio zehatz, komun eta bateragarria. Foraltasunari buruz baino areago, metaforaltasun batez hitz egin beharko genuke. Erlijioak, ordea, ez zuen ezertxo ere galdu bere indar mugiarazletik, batez ere gutxien modernizaturiko lekuetan, XX. mendearen hasieran, [[José Canalejas|Canalejasen]] proiektuen kontrako manifestazioetan, ondo asko ikusi zen bezala; horren ondorioz, gainera, eskuineranzko joera hartu zuen politikak euskal udal eta probintzia batzuetan.
 
Nolanahi ere, ezaugarri bereizleek ematen zioten herri izaeraren ideiak indarrez iraun zuen Hego Euskal Herrian, Espainiako gainerakoak ez bezalakoa zen leku baten ezaugarri gisa. Hala, 1895ean alderdi erabat nazionalista bat agertu izanaz gainera, izan ziren ikusmolde hori ez zela galdu adierazten duten estutasun uneak. 1893 eta 1894 artean istilu larriak izan ziren, [[Gamazada]] zela-eta. Espainiako Finantza ministroa, [[Germán Gamazo]], murrizten saiatu zen Nafarroak zerga kontutan zuen autonomia, 1841eko Aldakuntza Legean hitz hartua; ahalegin horren kontrako erreakzioa oso handia izan zen, oso manifestazio jendetsuak egin baitziren, eta probintziaren erregimen bereziaren alde aho batez mintzatu ziren erakundeak eta prentsa. Hurrengo ministroak, [[Amós Salvador]]rek, bere aurrekoaren bideari jarraitu nahi izan zion, eta, hala, hirietan haren kontrako ekintzak egiten jarraitu zuten; ekintza haien erakusgarri da herri harpidetza bidez eraikitako [[Foruen monumentua]] (Iruñeko erdi-erdian dago gaur egun oraindik). Nafarroatik kanpora ere izan zen protestarik, foruen defentsaren auzia beste askorekin nahastu zelarik. Hala, 1893ko abuztuaren 7an, protesta saioak izan ziren [[Gasteiz]]en Kapitaintza Nagusiaren egoitza [[Burgos]]a eraman nahi zelako; desegokia zen erabaki hori ordurako jada hirugarren sektorearen aldera egiten zuen hiri batentzat (zentzu horretan, gudaroste ugari batek sorrarazten zituen baliabideetatik bizi zen nagusiki Gasteiz); [[BiasteriBinasperi|Biasterin]]n hildako bat izan zen abuztuaren 22an, foruak eta kontsumoko zergen kontrako protesta nahastu ziren bat-bateko matxinada batean; eta beste leku batzuetan ere izan ziren istiluak, hala [[Gernika-Lumo|Gernikan]]n ([[Sanrokada]] deritzana), [[Bilbo]]n eta [[Donostia]]n (hiru hildako abuztuaren 27an), 1894ko [[euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna|kontzertu ekonomikoekonomikoa]]a berriztatzearen, gobernu liberala ukatzearen eta Guardia Zibilaren zapalkuntza gogorraren inguruko errebindikaziozko giro batean. Hamar urte geroago, 1904 eta 1906 artean, eta Kontzertuaren hurrengo negoziazioaren berotasunean, foruen aldeko hitzaldiak eta euskal probintzien interes komunen aldekoak hasi ziren berriz, orduko hartan protestarik izan ez bazen ere, Gipuzkoan eta Bizkaian izan ezik ([[Liga Foral Autonomista]]-ren hautagai zerrendetan).
== Errestaurazioko txandakatzearekin zerikusirik gabeko politika ==
103. lerroa:
Hala bada, esan daiteke bi eratako banaketak izan zirela euskal gizartean. Alde batetik, hirien mundua nekazarien mundutik bereizten eta aldentzen zuena, espazio bakoitzak bere indar politiko eta jarrera propioak zituela. Hala, errepublikarrek talde urbanoa osatzen zuten batez ere; dinastiazaleek hirietan ere bazuten lekurik, haien eragina nekazari giroetara iristen zen arren; karlistak espazio baten zein bestean zeuden; gero, talde berriak, nazionalistak eta sozialistak batez ere, hiriburuetatik zabalduko ziren probintziara. Beste alde batetik, politizazioa handiagoa zen hirietan,eta ugariagoak aukerak, eta herri txikietan berriz nabarmenagoa zen [[kazikismo]]a, ideologia oinarri ahulagokoa. Beste banaketak, batetik Bizkaiaren errealitate anitz eta berria, industrializazioak ekarritako aldaketen adierazpen zena, eta, bestetik, gainerako probintzietako errealitate estatiko eta tradizionalagoa, bereizten zituen, eskualde guztietan gauzak berdin ez ziren arren.
 
Berehala antzeman zen Bizkaian politika aldaketa. 1891ko hauteskundeen ondoren, mea eta fabrika ustiaketarekin ikaragarri aberasten ari zen talde indartsu bat agertu zen. Lehengo Batzorde Liberala eta gainerako indar politikoak bazterturik geratu ziren politika egiteko molde berriarekin, ekonomiagatiko bezerian -begirunezko harremanetan edota hautagaiek gizartean izan zezaketen eraginean baino areago, lotura pertsonaletan, xehetasun haiek etorkizunerako galduko ez baziren ere- oinarritzen zen joera batekin alegia. Joera berri horren buru nagusiak bizkaitar kapitalista garrantzitsuenak ziren: [[Benigno Txabarri|Benigno]] eta [[Victor Txabarri|Víctor Txabarri]], [[José María Martínez de las Rivas|Martínez Rivas]], [[Pedro Pascual Gandarias|Gandarias]], [[Eduardo Aznar|Aznar]], Allende, [[José María Urkixo Ibarra|Urkixo Ibarra]], Martínez Rodas, [[Jose Maria Lizana|Casa Torreko markesa]], [[José Ancillona]]. 1897 beste urte esanguratsu bat da buruzagi talde berri honen sorreran, eta Bizkaian politika egiteko molde berrian. Izan ere, urte horretan, talde horretako buru adierazgarrienak, Víctor Txabarrik, [[Unión Liberal]] antolatu zuen, ''La Piña'' izenaz ezagunagoa, ideiak ez ezik interesak biltzen zituen taldea, hauteskundeei begira bizkaitar oligarkiako kideen arteko liskarrak baretzeko helburua zuena (beharrezko ez zirelakoan, eta oso garestiak gainera ekonomiaren aldetik). Talde horrek, ''[[de facto]]'', 1903 arte iraun zuen, eta gerora politika egoera zaildu bazen ere, ''La Piña''ko gizonak hautetsi izaten jarraitu zuten, eta, aldi batez, haien hautespen prozedurak erabili ziren.
 
Prozedura horien artean sufragioa faltsutzeko era guztietako moduak zeuden -Espainia osoan gertatzen zen bezala bestalde-; hautesleei botoak erostea, bizkor eta asko, izaten zen Bizkaian eta Euskal Herrian oro har sistema ohikoena. ''La Piña''k, hiritarren botoak erosteaz gainera, sistema osoa ere usteldu zuen. Halako nagusitasuna lortu zuen non beste talde batzuk ere kutsatu baitzituen, esaterako errepublikarrak edota karlistak, behin baino gehiagotan onartu baitzuten Unión Liberalekin konponketak egitea. Era horretan, XX. mende hasieran, Bizkaian, sistema hondatu eta usteldu baten kontrako oposizio politikoa sortu zen, talde sortu berrietan, hau da, nazionalista eta sozialisten artean, eta ez lehenagoko taldeetan.
111. lerroa:
Meategi eta industriako enpresa gizon haiek, oso denbora laburrean aberastuta, eta probintziako liberalen eta dinastiazaleen iturburu zen salerosle talde buruzagia baztertuta, berehala hasi ziren beren protagonismo politikoaren onurez gozatzen. Protagonismo hori probintzia osora iristen zen, eta baita harantzago ere. Bizkaiaren barruan, autogobernu zabala zuen lurralde baten kontrolak ahalmen askorekin: zergak bildu eta dirua gastatu, barne politika ekonomikoa definitu, edota azpiegiturak antolatu, aginpide eremu gustagarria bihurtu zuen [[Bizkaiko Foru Aldundia|Aldundia]], aukera handiak eskaintzen baitzituen. Aldunditik kanpora, diputatu edo senatari kargua izateak, gizartean ospea emateaz gainera -eta hori aski garrantzitsua zen ia-ia aberats berri huts ziren haientzat-, aukera ezin hobea eskaintzen zuen enpresa interesak kudeatzeko, interes horiek (muga zergen politikak, Armadaren hornidura, etab.) eztabaidatzen ziren lekutik bertatik gainera.
 
Horren ondorioz, hogei urtez ia, XIX. mendearen azken hamarraldiaren eta XX.aren lehenaren artean, [[oligarkia|oligarka]] bakoitza zein bere barrutiko nagusi zen, barrutia guztiz bere mendeko bihurtu arte; eta, esango dugu berriz ere, alderdi eta txandetatik erabat aparte. Hala, Casa Torreko markesa, Txabarriren koinatua, etengabe atera zen diputatu Durangotik 1891 eta 1910 artean, salbuespen bakarrarekin (1898), eta, gehienetan, inolako kontrakorik gabe; [[Juan Tomás Gandarias]] nagusi izan zen Gernikan 1896tik 1914 arte, hura ere oposiziorik gabe ia; José Acillona katolikoak gauza bera egin zuen [[Markina-Xemein|Markinan]]n 1903tik 1916ra, [[Plácido Allende]] kontserbadorearen ibilbideari jarraiki (1903an Acillonak Allende garaitu zuen, aurreko hiru hauteskundeetan, 1898 ezkero, Allende irabazle izan ondoren); Benigno Txabarri [[Balmaseda]]ko barrutiaren ordezkari izan zen 1893 eta 1907 artean, eta haren ondoren José María Txabarri etorri zen, 1916 arte; Barakaldon, [[Ramón Ybarra|Ramón]] eta [[Fernando Ybarra]] izan ziren hurrenez hurren diputatu, [[Bizkaiko Labe Garaiak|Bizkaiko Labe Garaietako]] familia nagusikoak, babes mota klasikoago bat erabili zutenak (enpresarekin zerikusia zuten mesede, lanpostu edo kontratuak, zuzeneko boto erostea baino). Hain zuzen ere, Ybarratarren aldetik sortuko ziren lehen disidentziak talde nagusiaren baitan, 1903tik aurrera, eta ez da harritzekoa, ''La Piña''ko gune nagusiaren kontra sortu baitziren (Txabarri, Allende eta Martínez Rivasek osatzen zuten gune hori).
 
Bilbon, azkenik, zailagoa zen barrutiaren jabe bat finkatzea. Gainerakoan, ikaragarrizko boto pilak erosi izan ziren, oso berandu arte -gutxienez, 1905eko lehen hauteskunde "garbiak" arte-, eta eguneroko gauza izaten ziren talde arteko konponketak.
117. lerroa:
1905 arte ez ziren hasi hauteskundeetako emaitzak sektore politiko desberdinen errealitatea eta gizarte pisua adierazten.
 
Barrutia menderatzeko zailtasunak azaltzen ditu orain diputatuen aldaketak: Lezearen garaipena, 1891n, liberal-foruzaleen garaia bukarazi zuena; Solaegi, izenez errepublikarra, baina izatez Txabarriren hautagaia; Martínez Rivas industria gizona, 1894an botoak erosten 40.000 duro gastatu zituena, eta beste hainbeste egin zuena 1989ko hauteskundeetan; [[Federico Etxebarria]] errepublikarra eta [[Tomás Zubiria]] kontserbadorea hurrengo hauteskundeetan atera ziren, antzeko prozedurekin; [[José María Urkixo Ybarra]]k, Adolforen anaiak (diputatu [[Barakaldo]]tik 1896an, eta Bizkaiko Diputazioko lehendakari) 1903an monarkiko, katoliko, autonomiazale eta baita nazionalisten botoak ere bildu zituen (1901 ezkero bere egunkarian, ''[[La Gaceta del Norte]]''n, ageri zen eskuin katolikoa bateratzeko saioa azpimarratuz era horretan); Solaegi errepublikarrak hauteskunde "garbiak" irabazi zituen 1907an, [[Pablo Iglesias]] sozialistaren kontra (3.922 boto batak eta 3.104 besteak); Fernando Ybarrak, Bizkaiko Alderdi Kontserbadorearen buruzagi eta sortzaileak (alderdi [[Antonio Maura|maurista]] zen), katolikoen eta euskal nazionalisten parte baten laguntzarekin irabazi zuen 1907an; 1910etik aurrera, [[Horacio Etxebarrieta]] errepublikarrak [[Ramon de la Sota|Ramón de la Sota]] nazionalistarekin batera, politikan dinastiazale ez zen enpresari handiaren salbuespenezko eredua, eta, 1918tik aurrera, [[Indalecio Prieto]] sozialistak, garbi adierazi zuten beren emaitzekin, aliantza errepublikar-sozialistak Bizkaiko hiriburuan zuen indarra.
 
Industriako kapitainen botere ahalguztiduna, kontserbadoreena alegia, apurtzen hasi zen Bilbon XX. mendearen lehen hamarraldiaren hasieran, errepublikar, sozialista eta euskal nazionalisten pisua nabarmentzen hasi zenean hain zuzen. Une horretan hasi zen halaber gerora mamitu ez zen talde hori aldatzeko saio bat, Fernando Ybarra buru zuena; ''La Gaceta del Norte'' zelarik euskarria, eta euskal nazionalisten babesarekin, alderdi dinastiazale katoliko eta erregionalista baten aldera egin nahi zuen. Babes hori lortu nahian, Antonio Maura kontserbadorearen ardurapean, nazionalistak izendatu zituzten Bilboko alkatetzarako [[Gregorio Ibarretxe|Ibarretxe]], [[Jose Horn|Horn Areilza]], saioak iraun zuen artean. Horren ondorioz, nolanahi ere, kontserbadoreak (1909ko uztailan, Ybarra zela buru) eta liberalak (1910ean, [[Gregorio Balparda]] zela buru), alderdi gisa antolatzea besterik ez zen lortu.
135. lerroa:
Laburtuz, liberalen eta tradizionalisten artekoa zen oraindik ere Gipuzkoako auzi nagusia; kasu batean zein bestean, oso markatuak ziren barrutiak: karlistak boto guztiak lortu nahian Tolosan; integristak eta karlistak gutxiago Azpeitian; pertsona bakar baten kontrola, [[Joaquín Arteaga]] katoliko independentearena, Zumaian, hauteskunde orokorretan, etengabe hautatu baitzuten 1896tik 1918ra; liberak bakarrik ia Donostian.
 
Aldiei dagokienez, bi aldi oso desberdin azpimarra daitezke, gehienak liberal zirenak bat, eta tradizionalistak zirenak bestea, hurrenez hurren. Hasieran, liberalen eta errepublikar moderatuen arteko itun bat egin zen alderdi liberala zeritzana, hauteskundeetarako soilik eta politika edukirik gabea, karlismoaren kontrako izatea izan ezik. Jamar, [[Fermín Calbetón|Fermin Kalbeton]], [[José Matxinbarrena]], Brunetarrak, Goitia, [[Wenceslao Orbea|Orbea]] bezalako jendea zen, industria gizonak edo profesional liberalak, probintziaren industrializazio eta modernizatze prozesuan sartuak, eta ekonomian bazutena politikan ere lortu nahi zutena. XX. mendeko lehen hamarraldiaren erdialdetik aurrera aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren, [[Liga Foral Autonomista]]ren agerpenari lotuak hasieran; integrismotik errepublikanismoraino zihoazen taldeen arteko itun behin-behineko bat osatuz, aurreko oreka hautsi zuten. Baina hauteskunde horiek sorrarazitako aldaketek ez dute, inondik ere, joera aldaketaren benetako eragile zenaren garrantzia: erlijioaren auzia zen eragile hori.
 
Beste euskal probintzietan gertatu zen bezala, erlijioa berriz ere lehen mailako eztabaidagai bihurtzeak gobernuaren proiektuen ondorioz, eskuinaren finkatze eta bateratzea ekarri zuen; orobat, aurreko itunak betiko aldatuta, eta XIX. mendeko liberalismo-tradizionalismo kontrakotasun zaharrak beste bati, askoz modernoagoa zen bati, lekua uztea: ezkerra-eskuina. Hala, karlistek, integristek, kontserbadoreek eta, noizbehinka, nazionalistek, eta baita liberalek ere, eskuinen gehiengo hauskor baina iraunkorra osatu zuten probintzian, lehen bi alderdiak zirela garbi-garbi nagusi.
165. lerroa:
1890ean, gizonezkoen sufragio unibertsalak legezko izatea eman zien aldaketa horiei denei, eta politikak berak ere aldatu behar izan zuen. Modu horretan, eliteen politika baten ordez, beste politika mota bat sortu zen, herriaren protagonismoa aintzat hartu behar zuena.
 
Esan den bezala, leku guztietan ez ziren berdinak izan aldaketa horiek: zenbait tokitan, barnealdean adibidez, oihartzun arina izan zuten; baina Bizkaian eta Gipuzkoan oso azkar errotu ziren, eta baita hiriguneetan ere. Diskurtso berriak eta alderdi berriak sortu ziren. Euskal Herrian, sozialistak, euskal nazionalistak eta errepublikarrak izan ziren talde berri horiek, ahaztu gabe ordea beste faktore batzuk, biztanleriaren mobilizazioa adibidez: tradiziozko talde baten alde egin zuen herriak, hau da, karlistek eta integristek osatzen zutenaren alde. Ezker-eskuin kontrakotasunak -[[eusko abertzaletasun|euskal nazionalismonazionalismoarekin]]arekin batera hemen- hartu zuen lehengo liberalismo-tradizionalismo bitasunaren lekua, nahiz eta azken horrek luzaro iraun zenbait tokitan.
 
Horrela, gizarte aldaketak, sozialisten eta nazionalisten agerpen gero eta indartsuagoa, eta Errestaurazioaren sistemarekiko konfiantzaren krisia, 1917an azaleratzen hasi zena, izan ziren XX. mendeko lehen bi hamarraldietako euskal politikaren ezaugarriak.
173. lerroa:
Koalizio horrek bazuen aurrekaririk, ez formala baina bai praktikoa; hala ere, Euskal Herrian koalizioa ofizial bihurtzeak aldaketa garrantzitsuak ekarri zizkien sozialistei, eta, era horretan, Prietoren politika demokratikoa eta liberala nagusitu zitzaion lehengo [[Facundo Perezagua|Perezaguaren]] klasismoari. Eskuinean, tradizionalistei eta katoliko independenteei hurbildu zitzaizkien kontserbadore dinastiazaleak (nahiz eta horrekin borrokak desagertu ez, ''contra natura''-ko talde eta boto emate hauen baitan). Euskal nazionalismoak bakarka jokatu zuen, zenbait salbuespenekin: hala, Iruñeko barrutian 1917an tradizionalismoarekin egin zuen koalizioaren kasua, eta kontserbadore katolikoei emandako behin-behineko laguntza (hala Fernando Ybarrari Bizkaian emandako babesa, edo Gipuzkoako beste zenbait kasu).
 
Liberal-kontserbadore lehia ezker-eskuin arteko lehia bihurtze horren jatorrian, erlijioaren auzia zen faktore nagusietako bat. Aldi hartan izan ziren, mende hasieran, eliza-estatu banaketari edota elizaren pribilejioak mugatzeari buruzko eztabaidarik handienak. Garai horretakoak dira Canalejasen proiektuak eta haren Erlijio Elkarteen Legea (giltzarrapoaren legea izenaz ezagunagoa zena), edota [[Émile Combes|Combes]] eta [[RenéPierre Waldeck-Rousseau|Waldeck-Rousseauren]] frantses politikaren aurreko eragina. Horrek guztiak erraztu egin zuen apezpikuen ildo berrien babespeko katolizismo politikoaren inguruan biltzea eskuina. Erlijio faktorearen azpian beste bat zegoen ordea, garrantzitsuena, gizartearena; hau da, indarrean zegoen ordena defenditzeko irizpidea, edota hura berriztatu nahia. Urte horietako karlismoa -[[Javier Real]]ek adierazi duenez-, liberalismoaren sarrerari kontra egiteko saioetatik, (gizarte) iraultzaren zabaltzea geldiaraztera igarotzen da.
 
Horrek erraztu egin zuen Eskuineko Blokeen osatzea, eta blokeek, ordezkari kopuruari zegokionez, mesede egin zieten kontserbadoreei, nahiz eta erakundeetan ordezkari gehienak tradizionalisten taldeek irabazi, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako probintzietan. Ezker liberalak ondo erreakzionatu zuen Bizkaian, indartsu ari baitziren han errepublikar eta sozialistak, baina beste probintzietan, egoeraren aldaketarekin, eta taldekideak eta haien diskurtsoak hain desberdinak izanik, nora jo ez zekiela geratu zen, eta azkenean krisian sartu zen. Bestalde, kontserbadore batzuk tradizionalismora igaro ziren betiko, eremu oro har liberala zenari indarra kenduz.
183. lerroa:
Nazionalistek Bizkaian zuten oparoaldia laster zabalduko zen beste probintzietara ere. Gipuzkoako barruti mendebalekoenean, Bergaran, beste diputatu bat lortu zuten, Iruñean bezala, kontserbadore karlista eta mauristekin elkartuta. Bilbo eta Donostiako udaletan talde nagusia izan ziren, eta, geroxeago, 1920tik aurrera, bigarrena, karlisten atzetik, Gasteiz eta Iruñekoan.
 
Dinastiazaleei dagokienez, indarrak bateratzeko alferreko saio asko egin ondoren, berregituratu ziren azkenean, eta horrek, eta nazionalisten arrakastaren aurkako erreakzioak, koalizio saio bat egitera bultzatu zituen, [[Liga de Acción Monárquica]]ren inguruan; liberal zahar batek, Gregorio Balpardak, eta itzal handiko pertsonek (hala [[Luis Salazar Zubia]], Datoren aldeko kontserbadorea eta Diputazioko lehendakari ohia, edota [[Ramón Bergé]] eta [[José Félix Lekerika|Félix Lekerika]] mauristak) fundatu zuten 1919an. Ligak, besteak beste, lortu zuen, aurrenik, Bizkaiko probintzia erakundeen ordezkaritzaren kontrola monarkikoentzat berreskuratzea, bere inguruan berriz ere industriaren kapitainak biltzea (Gandarias, Txabarri, Ybarra, Echebarria eta beste batzuk sorreratik bertatik sartu ziren Ligan), eta etorkizun hurbilerako zertzea bizkaitar oligarkiaren oinarri ideologiko eta politikoak: [[bizkaitarrismo]]a, [[espainolismoespainiar nazionalismo|espainolismoa]]a eta antinazionalismoa (euskaldunen kontrakoa), argi asko adierazten zutenak nola ari ziren autoritarismoaren aldera egiten. Bestalde, horrekin guztiz egituratua geratu zen bizkaitar politikaren hirukia: monarkikoak, nazionalistak eta sozialistak.
 
Araban, [[Guillermo Elio]] kontserbadoreak eta [[Gabriel Martínez de Aragón]] liberalak zirela buru, Eduardo Datoren inguruan bildu ziren karlismoaren kontrako guztiak; era horretan karlisten nagusitasun aldia amaitu zen, eta jarri ziren Gasteizko indar biziak probintziako politikaren buruzagi. Prozesu horretan, errepublikarrek, hasieran koaliziora erakarri bazituzten ere ([[Alianza Patriótica Alavesa]] zuen izena), berezko ezaugarriak galdu zituzten, eta krisi sakon eta ezin gaindituzko batean sartu ziren. Karlistek, besterik gabe, denbora pasatzen utzi zuten, harik eta Aliantza desagertu eta eskuineko beste bloke batzuk sortu ziren arte; haietan tradizionalistek berreskuratu zuten zertxobait aurreko posizioa. Izan ere, Datoren Aliantzaren politika jardunak, diskurtso politikoan baino areago interes materialetan oinarriturik -mesede truke, Gasteizek Eduardo Dato hautatzen zuen barrutiko diputatu-, bizkortu egin zuen arabar alderdien krisia, haien ideologia profilak apur bat ezabatu baitzituen. Krisi hura onuragarria gertatu zitzaien bai euskal nazionalistei, hiriburuan, beherantz zihoan Errestaurazioak gastatu gabeko alderdi bakarra baitziren, bai Urkixozaleei, haiek, eskuinerako jarrera orokorrak lagunduta, Amurrioko barrutian zuten nagusitasuna probintzia osora zabaldu baitzuten, baita Gasteiza ere.
197. lerroa:
Bigarren, euskal nazionalistak; eskuineko gainerako taldeekin elkartuta nahiz bakarka, emaitzak asko hobetu zituzten, bai Donostian bai Bergarako barrutian, eta, gutxiago izan arren, baita Tolosako eta Azpeitiko barrutietan ere. Ezkerrean, oso maila garrantzitsuetan mamitu zen errepublikarren krisia. Oso behera egin zuten, liberalen onurarako; hala, alde horretatik irabazten zutenarekin orekatu zuten liberalek eskuinetik galtzen zutena (kontserbadore dinastiazaleen mesedeetan).
 
Errestaurazioaren azken krisiaren unea bestalde, politika alderdien baitan, une larri eta liskar handiekin batera gertatu zen Euskal Herrian. Errepublikarren artean sekulako krisia sortu zen bat-batean, alderdia desagertzeraino ia. [[Errusiako Iraultza]]ren eta [[Hirugarren Internazionala]]ren zuzeneko ondorio gisa, [[komunismo|komunistak]] eta sozialistak banatu egin ziren 1921ean; nolanahi ere, banaketa hori sindikatuetan antzeman zen batez ere, politikan eta hauteskundeetan baino gehiago. Urte horretan bertan bereizi ziren talde nazionalistako [[Aberri (EAJ)|aberrianoak]], eta bi talde sortu ziren, batez ere Bizkaian garrantzitsu zirenak: [[Comunión Nacionalista Vasca]] eta [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], bereizitakoek hartu zuten izena. Gainerako probintzietan talde ofizialarekin geratu ziren nazionalista gehienak. Karlistek ere izan zuten beren zatiketa mellista (Vázquez de Mella, bultzatzailearen izenagatik), aurreko integristenarekin elkartu zena; baina zatiketa hark, aldi berean, beste taldeekin elkartzeko aukerak zabaltzen zituen, mauristekin esate baterako, eta nolabait jaimisten diskurtso zaharkitua berritzen zuen. Horrez gainera, oso ahulduta baitzebiltzan garai hartan, euskal nazionalismoaren bultzadak Bizkaian sorrarazitako eztabaida ere beretu behar izan zuten, nazionalismoak nola indargabetzen zituen ikusiz. [[Primo de Riveraren diktadura|Primo de Riveraren kolpe militarra]] iritsi zenean, 1923ko irailean, euskal gizartea, politikari zegokionez, gizarte espainolaren krisi berean zegoen murgildua, eta horregatik ere ez zion behar bezalako indarraz kontra egin diktaduraren ageriko mehatxuari.
== Euskal pluralismoa ==
203. lerroa:
[[Juan Pablo Fusi]]k bere garaian esan bezala, Errestaurazioko euskal gizarteak -gerora Errepublikarenak bezala- pluralismo bat adierazi zuen. Honela definitzen zen kultura eta politika pluralismoa [[Horace Kallen|Horace M. Kallenen]] proposamen batetik abiatuta: Ezaugarri nagusia bere baitan talde kultural eta etniko desberdinak izatea duen lurralde errealitatea, elkarren ondoan harmoniaz bizi diren taldeak eta kultura baterakor batean elkartu gabeak. Gure kasuan, lehen ondorioa oraindik ere agerikoa gaur, nortasun bateratzaile bat ez izatea da, aitzitik, kultura desberdinak izatea.
 
1900 eta 1936 artean ordena politiko berri bat mamitu zen, oinarrizko bi gertaerek definitzen dutena: Aurrena, euskal politikaren hiruki forma izateko joera, hiru kultura politiko desberdinduetan oinarrituta: eskuin espainolista, euskal nazionalismoa eta ezker demokratikoa edo errepublikar-sozialista. Fusik, gainera, "hiruki polarizatua" dela dio, elkarren kontrako baitira euskal herritartasunaren ideia eta espainoltasunarena, nazionalistek eta monarkiazaleek bultzatzen zituztenak, hurrenez hurren. Horrez gainera, ez da hiruki perfektua, talde bat baino gehiago baitago erpin bakoitzean: tradizionalistak eta hainbat eratako dinastiazaleak (liberalak edo kontserbadoreak); nazionalistak, liberal erregionalista eta etniazale independentistetan banatuak, eta, geroago, joera laikokoak ([[Jagi-Jagi]]); ezkerraren baitan, berriz, baziren hainbat eratako sozialista eta errepublikarrak, beste eremu sindikaletan eta politikoetan zebiltzanez gainera: [[CNTLanaren Konfederazio Nazionala|CNTko]]ko [[anarkismo|anarkistak]] eta [[anarkosindikalismo|anarkosindikalistak]], eta komunistak.
 
Bigarren, ez zegoen erabat nagusitasuna zuen indarrik, egoera politikoa desberdina baitzen probintzia bakoitzean. Egoera hori sendotu egingo zen, gainera, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublikarekin]].