[[Fitxategi:MercadodeSanJuandeDios.jpg|thumb|right|285px|Merkataritza egiten den ohiko tokietako bat [[azoka]] da. Irudian, [[Mexiko]]ko fruitu eta barazkien azoka.]]
[[Ekonomia]] batean, '''merkataritza''' [[ondasun|ondasunak eta zerbitzuak]] trukatzeko jarduera da, ondasunak [[ekoizpen (argipena)|ekoiztu]] soilik egiten dituzten [[nekazaritza]], [[industria]] eta beste [[sektore ekonomiko]] zenbait ez bezala. Merkataritza garatzen den eremua [[merkatu]]a da. Ondasunak eta zerbitzuak [[diru]]z trukatzen dira gehienetan, '''salerosketa''' baten bitartez alegia, sarri [[eskari (ekonomia)|eskariaren]]aren eta [[eskaintza]]ren bitartez zehazten den [[prezio]] baten bitartez. Merkataritza [[hirugarren sektore|hirugarren ekonomikoasektore ekonomikoaren]]ren jarduera da eta ekonomiak sortzen dituen ondasunak merkaturatu eta [[kontsumo|kontsumitzaileen]] artean banatzeaz gainera, [[lanaren zatiketa]]ren abantailak gauzatzen ditu, pertsona, talde edo gizarte batek bere kabuz ekoitzi ezin ditzakeen gauzak eskuratzen baitira merkataritzaz. [[NazioartekoKanpo merkataritza|Nazioarteko merkataritzak]]k, herrialde batetik bestera egiten diren [[esportazio]] eta [[inportazio]]en bitartez, [[garapen ekonomiko]]a ekarri du kasu batzuetan, baina beste batzuetan herri zenbaiten azpigarapena ere ekarri du, beste herrialde zenbaitek inposatu eta bidezkoak ez diren merkataritza-egituren bitartez.
Merkataritza ekoizle eta kontsumitzaileen artean zuzenean burutu daiteke, baina maiz [[bitartekari (argipena)|bitartekariak]]ak izaten dira, [[merkatari]]ak alegia, produktuak ekoizle edo beste bitartekari bati erosi eta [[bezero (argipena)|bezeroen]]en eskura jartzen dituztenak, erosketa eta salmenta-prezioen arteko diferentziaren [[mozkin]]a eskuratuz. Merkataritza mota askotako guneetan gertatzen da. [[Azoka]] da gunerik antzinakoena, non ekoizleak zuzenean euren produktuak eskaintzen dizkieten kontsumitzaileei garai eta toki jakin batean. Egun, merkataritza egiteko beste bide batzuk ere garatu dira: [[denda]]k, [[supermerkatu]] eta [[hipermerkatu]]ak eta, [[Internet]]en zabalkundearekin batera, [[merkataritza elektroniko]]aren bitartez. Merkataritzaren gehiegikeriak (prezioak inposatu eta bertako ekonomiak suntsituz) kasu batzuetan ekar ditzakeen esplotazioari aurre egiteko, [[bidezko merkataritza]] ere sortu da, salgaiak pertsonak eta ingurumena errespetatuz ekoiztu direla ziurtatzeko. Aldi berean, [[enpresa]]k euren produktuak saltzeko merkataritzaren beharraz jabetu eta [[marketin]] izeneko arloa lantzen dute, bezeroen beharrak ezagutu eta ahalik eta egokien asetzeko.
Merkataritzak historian izan duen garrantzia nabarmena da. Merkataritza bultzatzeko [[Zetaren Bidea]] eta bestelako bideak eraiki dira kontinenteeetan zehat eta itsasoz kontinente batetik bestera. [[GarraiobideGarraio]]enbideen garapena ere eragin kasu askotan. Nazio eta herrien arteko [[gerra]]k ere piztu ditu, merkataritzako interesak aurkakoak izan direnean edo merkataritzaren nagusitza eskuratu nahian.
== Kanpo loturak ==
|