Ergotismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
[[Erdi Aroa]]n zekalearen irina asko erabiltzen zen ogia egiteko. Horregatik, garai hartan oso ohikoa zen ergotismoa, zekale lizundua eta kutsatua sarritan ogiaren lehengaia baitzen. Izurrite latzak eragin zituen ergotismoak Erdi Aroko Europan, eta gaitzak jotako gaixoak artatzeko ospitale bereziak sortu ziren, San Antonioren fraideen zaintzapean. Hortik datorkio gaitzari bere herri-izena (San Antonen sua).
 
Ergotaminak antza handia du azido lisergikoarekin ([[LSD]]). Bi substantzia horien egitura molekularra oso antzekoa da. Horrenbestez, ergotismoak —LSDaren antzera— haluzinazio biziak eragiten ditu gaixoarengan, eta baita beste asaldura psikikoak ere. Horretaz gain, gorputz-adarretako [[gangrena gaseoso|gangrena]] mingarria ere sortzen du, asaldura baskularrak eragiten dituelako (hotza, hasieran, eta erremina —geroago— agertzen da gorputz-adar gehienetan).
 
Gaitza baztertu egin da Europa aldetik, baina noizean behin kasu berriak agertzen dira [[Hirugarren MunduMundua|Hirugarren Munduko]]ko herrialdeetan.